TUlankide MONDRAGON

Kooperatiben eragina Lea-Artibai eta Busturialdean

2019/05/10

Kooperatibak, Lea-Artibai eta Busturialdea eskualdeen garapen ekonomikoaren giltzarri dira, 2.500 lanpostutik gora eta 18 milioi euro baino gehiagoko inbertsioarekin.
Kooperatiben eragina Lea-Artibai eta Busturialdean

Lea-Artibai eta Busturialdeako Kooperatiben Mahaia Elkarteak, kooperatiben azken bi urteetako datu ekonomikoak biltzeari ekin dio, bi eskualde hauetan duten eragina ezagutzeko. Bildutako datuak, behin behinekoak izan arren, argi erakusten dute zer nolako pisua duten kooperatibek Lea-Artibai eta Busturialdean:

-               Lanpostuak 2.571, hauetatik 797 emakumeak dira, %31.

-               Bazkideak 1.792, hauetatik 547 emakumeak dira, %30.

-               I+G+B gastua (salmentekiko) azken bi urteetan 23 milioi eurokoa izan da (23.001.727€), fakturazioa ia billoi batekoa (989.379.789€) eta inbertsioa ia 60 milioi eurokoa (59.905.983€).

Kooperatibek eskualdean duten eragina neurtzeko beste datu garrantzitsu bat, eskualdean egindako erosketa bolumena da, hau da, eskualdeko enpresen produktuak edota zerbitzuak kontratatzera bideratutako aurrekontua: azken bi urteetan kooperatibek bi eskualdeetan ia 37 milioi euro gastatu dituzte. Eta heziketa eta kooperatiba sustapenerako eta interes publikoko beste helburu batzuetarako 3,5 milio eurotik gora bideratu dituzte.

Bestetik, eta kooperatibak inguruarekin errotuta daudela adierazten duen beste datu esanguratsu bat euskararena da. Euskararen ezagutza eta erabilera maila %76an kokatzen da eta hizkuntzaren aldeko apustu horren adierazgarri dira Elkarteko kooperatibek dituzten ziurtagiriak (Bikain), sariak (Lauaxeta, Bihotza eta Elhuyar sariak) eta euskara planak.

Aipatutako datuok argi erakusten dute kooperatibek zer nolako eragina duten bi eskualdeetan. Elkarlana oinarri hartuta, eta urtetik urtera lankidetza hori indartuz doan honetan, kooperatibek eskualdeotan duten inpaktu ekonomikotik haratago, gaur egun eraldaketa sozialaren parte aktiboa ere badira.

Kooperatiben Mahaia Elkartea

Lea-Artibaiko Burdinolak, Cikautxok, Eikak, Fagor Arrasatek, Kidek, Laboral Kutxak, eta eta Busturialdeako Maierrek 2003.urtean elkarrekin biltzeko erabakia hartu zuten elkarlanari ekiteko ideiarekin. 2008. urtean, Azaro Fundazioaren laguntzarekin eta taldearen dinamizazio lana beregain hartuta, Kooperatiben Mahaia Elkartea sortu zen. Kooperatiba berrien sorrera sustatzea ardatz hartuta, elkartearen hasieretatik gaur egun arte 47 kooperatiba berri sortzen lagundu du Kooperatiben Mahaia Elkarteak. Gaur egun, horietako 39k bizirik diraute eta 264 pertsonari ematen diote lana.

Halaber, orain arte egiten zuten ekarpena areagotzeko asmoz, 2017.urtean, beste urrats bat ematea erabaki zuen elkarteak, eskualdeko eraldaketa sozialerako proiektuak elkarlanean garatzea hain zuzen ere. Erabaki horretatik eratorritakoak dira, gaur egun lantzen ari diren bi proiektu esanguratsu:

-       Talentua sortu, mantendu eta erakarri.

-       Ekintzailetza modu proaktiboan landu.

Kooperatiben Mahaia Elkarteak eskualdeko erakunde eta eragile ezberdinekin elkarlana sustatzea ezinbestekotzat jotzen du, hemendik aurrera ere eskualdeko garapen ekonomikoa eta sozialari ahalik eta bultzada handiena ematen jarraitzeko. Guztion etorkizuna eskualdearen etorkizunari lotuta baitago.

 

Mesa cooperativas-Lea Artibai

Ezkerretik eskuinera Kooperatiben Mahaia Elkartea osatzen duten kooperatibetako ordezkariak:
Rafael Etcheverry (Kide), Gotzon Juaristi (Cikautxo), Garikoitz Azkuna (Maier), Ibon Ibarzabal (Eika), Araitz Bedialauneta (Burdinola), Ainhoa Arrizubieta eta Yanoba Mariezkurrena (Azaro Fundazioa)

Eguraldia
Asteartea 21 Min: 8
Max: 20
Asteazkena 22 Min: 6
Max: 24
Osteguna 23 Min: 10
Max: 24
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak