Irakurriena
- 1. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 2. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 3. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
- 4. Lauaxeta Ikastola, klasiko bat FLLn
- 5. Ondarroako Zaldupe Eskolan FLL Euskadi MONDRAGONerako motorrak berotzen
- 6. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 7. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 8. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 9. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 10. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
Kontsumitzaileekin hegaluzea dastatzeko saioak egingo dituzte Basque Culinary Center eta Eroskik

Lehen jarduera honekin, hegaluzea sustatu nahi dute kontsumitzaileen artean. Eroskiren prentsa-oharraren arabera "sasoiko arrain-motarik nagusiena da, eta oso preziatua publikoaren artean. Izan ere, kantauriar kostaldeetan arrantzatutako arrain hau kalitate handiko produktua da".
Eroskik eta Basque Culinary Centerrek "aparteko errezeta-sorta zaindua" prestatu dute, Basque Culinary Centerreko sukaldarien esperientziari esker. Errezeta "errazak eta oso gozoak" dira.
Garberako, Urbileko eta Zarauzko Eroski hipermerkatuak eta Amara Arccoko, Ategorrieta-Groseko, Atotxako, Egiako eta Lasarteko supermerkatuak dira aukeratutako eszenatokiak. Eroski hipermerkatu eta supermerkatu horiek errezeta-sorta eta errezeta bakoitza prestatzeko modua azalduko dituzte, eta stand batean, produktua dastatzeko aukera emango zaie bezeroei.
Arrantzatu eta ahora
Eroskiren eta Basque Culinary Centerren arteko lankidetza-jarduera honek hegaluzearen ezaugarriak sakonean ezagutzea du abiapuntu, elikadura eta sukaldaritza oinarrietatik hasita, eta, horretarako, garrantzitsua da hegaluze-arrantzaren ezaugarriak eta arrantzatzen denetik bezeroak erosten duen arte izandako prozesua ezagutzea. Zentzu horretan, ekimenak honako jarduera hauek barne hartzen ditu, esaterako:
- errezeta-bildumak,
- dastatze-saioak,
- hitzaldiak,
- helduentzako eta haurrentzako tailerrak,
- errezetak saltokietan zuzenean prestatzea,
- sukaldari ezagunak bertaratzea,
- bisitak arrantza-ontzietara
- edo saltokietan aurrez prestatutako platerak eskuratzea.
Jose Miguel Mera ekimen hau antolatu duen Eroskiren koordinatzailearen hitzetan, "jarduera hauekin, gure zaporeak sustatzeaz baino zerbait gehiago egiten dugu. Kantauriar portuetako arrantzaleengandik hurbil egon nahi dugu, sasoiz sasoi arrantzan ibiltzen baitira arrainik zaporetsuenak eta kalitatezkoenak portura ekartzeko, merkaturatu eta kontsumitu ditzagun. Horri gure errezeta-sorta eta sukaldari ezagunek prestatutako platerak eransten badizkiogu, baita horiek kozinatzeko darabiltzagun tokiko osagaiak eta produktuak ere, nik uste sasoiko produktu honen bultzadan aurrerapauso handia ematen dugula, gure zaporeak kozinatzeaz gain. Horrela Eroskik arrantzaren oparoaldia eta kontsumitzaileen eskaerak ase nahi dituen sektore horri laguntzen do". Jarduera horiek guztiak Internet bidez hedatuko dira, www.cocinandonuestrossabores.com webgunean.
Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerren zuzendariaren ustez, lehen ekimen honek helburu ditu "familian sukaldaritza bultzatzea, osasunaren sinonimoa delako, eta jatearen plazerarekin lotutako bizitza-ohitura osasuntsuak sustatzea. Kozinatzea osasungarria da, produktu eta elikagai freskoak erabiltzen direlako. Izan ere, sukaldean erabiltzen ditugun produktuek ez daukate gehigarririk, eta, beraz, osasungarriagoak dira. Horixe da gure sukaldariek erakusten digutena, prestatu duten errezeta-sorta zabala horren bidez".