Irakurriena
- 1. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 2. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
Aurtengo Komunikaldian ikus-entzunezkoak nola zabaldu aztertuko da
Martxoaren 9an egingo da, Garaia Berrikuntza gunean. "Nola eman aterabidea egindako ikus-entzunezkoari?" izenburuko jardunaldian, ikus-entzunezko komunikazio esparruko profesionalek eta ikasle ohiek partekatuko dituzte bizi izandako lan esperientziak.
Jardunaldia irekia da, baina interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute Komunikaldian izateko.
Aurtengo edizioaren helburua da ikus-entzunezkoan arloan dauden aterabide profesionalen gainean hausnartzea eta bertatik bertara ezagutzea arlo horretako profesionalek eta ikasle ohiek izandako bizipenak.
EGITARAUA
- 09:15-09:30 Aurkezpena eta ongietorria Bixente Atxa (Mondragon Unibertsitateko errektorea).
- 09:30-10:00 Leire Apellaniz (Sr. & Sra. ekoiztetxeko partaidea).
- 10:00-10:30 Usoa Urbieta (Zinema aretoetako programatzailea).
- 10:30-11:00 Iñaki Gomez (Irusoin ekoiztetxeko zuzendaritzako partaidea).
- 11:00-11:30 Atsedena.
- Fakultateko ikasle ohien testigantzak:
- 11:30-12:00 Mikel Alvarez (Katihotsak-eko kidea).
- 12:00-12:30 Kepa Matxain (Hiru Damatxo-ko partaidea).
- 12:30-13:00 Lander Iruin (Kazetaria).
- 13:00-13:30 Galderen txanda.
Ekitaldia irekia eta doakoa da baina, parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da; bi modu daude horretarako:
- Posta elektronikoa: harrera.huhezi@mondragon.edu
- Telefonoa: 943 71 41 57