Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
Kirola, berrikuntza eta segurtasuna, aurtengo First Lego League Euskadiren finalean
Mondragon Unibertsitateak 15 talde hartu zituen Arrasateko egoitzan. Talde horiek beren proiektuak azaldu eta eszenaratze-lana egin zuten, epaimahaiaren eta instalazioak bisitatu zituzten erakundeetako ordezkarien aurrean.
Zehazki, txapelketa zuzenean jarraitu zuten: Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua; Iker Estensoro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia; María Ubarretxena, Arrasateko alkatea; Ricard Huguet, Scientia Fundazioko lehendakaria; Manu Salaverria, Innobasqueko errektorea; Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea; eta Javier Goienetxea, MONDRAGONeko Kongresuaren lehendakaria.

Modu berean, aipagarria da torneoan hainbat erakunde publiko eta pribatu, eta kooperatibek ere kolaboratzen dutela, herri desberdinetan ikastetxeetako proiektuak bultzatuta. Besteak beste, parte hartu dute: Ausolan; Laboral Kutxa, Ulma, Fagor, Ikerlan, Maier, Batz, Ausolan, Erreka...

Talde irabazleak
Portugaleteko Santa Maria Ikastetxeko Edurobotic Mercurio, Donostiako Axular Lizeoko Overclock, eta Markina-Xemeingo Berakruz Ikastolako Energear izan dira talde osoenak; eta Portugaleteko Santa Maria Ikastetxeko Edurobotic Hermes, Gernikako San Fideleko Sanfitek, eta Arrasateko Arizmendi Ikastolako Neskek Eraldatuz Teknologiaz Arizmendi Ikerlan taldeek proiektu berritzaile onenak aurkeztu dituzte. Sei taldeak pasatuko dira ekainean, online, egingo den estatuko finalera.





Finala eta sari banaketa
Asko izan ziren larunbat arratsaldean finala eta sailkapena zuzen-zuzenean jarraitu zutenak. Emisioa grabatu egin zen eta oraindik ere ikusgai dago, honako lotura honetan:
Bere aldetik, sari banaketa datorren ostegunean egingo da, maiatzak 13, eta online jarraitu ahal izango da TU Lankide bitartez.