Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Kirol-arloko profesionalizazioa, prestakuntza eta enplegagarritasuna sustatzeko hitzarmena
Hiru alderdien artean garatutako ekimen hau kirol-arloko prestakuntza areagotu beharretik abiatu da, bi unibertsitate-programa horien bitartez. Programa horietan, klubeko adituek parte hartuko dute hainbat arlotan, hala nola enpresa-kudeaketan, marketin- eta komunikazio-estrategietan edo klubaren nazioartekotze-ereduan. Gainera, hitzarmenak beka-programa bat du klubeko kirolarientzat eta beren lan-jarduera bertan garatzen duten pertsonentzat, baita praktiketako programa bat ere, bi programetako parte-hartzaileentzat.
Lankidetza hori lehen abiapuntua da, hiru aldeen artean helburu hauek lortze aldera lan egiten jarraitzeko: kirolaren balioak sustatzeko, kirol-sektorearen profesionalizazioan eta prestakuntzan sakontzeko, kirol-indarkeriaren aurka kontzientziatzeko, eta enpresa-, unibertsitate- eta kirol-esparruan etorkizunean baterako ekintzak garatzeko.
Kirol-arloko unibertsitate-prestakuntza aitzindaria Euskadin
Kirol Berrikuntzako Graduondoa 27 eta 50 urte bitarteko profesionalei dago bideratuta, kirol-sektorean kokatuta dauden beren enpresetan berrikuntzak egin nahi dituztenei edo kirol-arloko enpresa-proiektu bat abian jarri eta garatzeko prest daudenei. Prestakuntzaren eta laguntzaren bitartez, programa honi esker, profesionalak gai dira aurrera egiteko kirol-sektorean. Programak bi edizio izan ditu, eta horietan 35 pertsonak parte hartu dute guztira; programaren laugarren edizioa irailean abiaraziko da. www.wats.team/wats-expert-online/
Bestalde, Kirol Enpresako Berrikuntza eta Kudeaketarako Masterra kirola gogoko duten eta duela gutxi graduatu diren 22 eta 27 urte bitarteko gazteei dago bideratuta, kirol-sektorean lan egiteko gaitu eta kirol-arloko beren enpresa-proiektua modu praktikoan osatu nahi dutenei. Gaur egun, programaren lehen edizioa garatzen ari da, eta dagoeneko irekita dago bigarren eta hirugarren edizioetan izena emateko prozesua (ekainean eta urrian, hurrenez hurren). www.wats.team/wats-master/