Irakurriena
- 1. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 2. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
- 3. Automozio Dibisioetako kooperatibek bazkide laguntzaile izateko akordioa sinatu dute MGEPekin
- 4. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
- 5. Leire Mugerzak “Gipuzkoako enpresaburu onenaren” ASPEGI 2026 Saria jasoko du
- 6. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
Justiziak berriro eman dio arrazoia MONDRAGONi eta absolbitu egin du auzi jartzaileen asmo guztietatik
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak gaur jakinarazi du publikoki Fagor Etxetresnetako eta Edesako bazkideen kolektibo batek, Ordaindu/Eskuratu elkarteetako kideak, MONDRAGON Korporazioaren aurka sustatutako demandari buruzko epaia.
Ebazpenean, justiziak berriro eman dio arrazoia MONDRAGONI, eta absolbitu egin du auzi jartzaileen asmo guztietatik.
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak osorik baztertu du auzi jartzaileek planteatutako errekurtsoa. Auzitegiak baieztatu egin du Bergarako 1 zenbakiko Epaitegiaren epaian hautemandako preskripzioa eta, gainera, osorik baztertzen du demandaren planteamendua. Frogatutako gertaeren zerrenda luze batean, epaiak auziaren mamia aztertzen du, eta, adierazten duenez, auzi jartzaileek “kooperatibaren finantza egoerari buruzko informazioa zuten aurrez”, eta nabarmentzen du “bakoitzaren kooperatiban informazio kanal ugari” zituztela, Fagor Etxetresnei eta Edesari erreferentzia eginez.
Halaber, epaiak auzi jartzaileek formulatutako akusazioak baztertzen ditu, eta azpimarratu egiten du MONDRAGONeko kooperatibek Fagor Etxetresnari eta Edesari laguntzeko garatutako elkartasunezko esfortzua.
MONDRAGONEN balorazioa. MONDRAGONek oso positibo baloratu du epai berria, lehen unetik defendatu dituen argudioak berresten baititu. Eta horien artean dago MONDRAGONek ez zituela auzi jartzaileak engainatu, kooperatibak autonomoak eta burujabeak direla, eta, beraz, horien etorkizunari buruzko erabakien erantzukizuna soilik eurena dela eta ezin dela beste ezein instantziatan delegatu.