Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Josu Urrutiak ordezkatuko du Mikel Gantxegi Mundukide Fundazioaren zuzendaritzan
Mundukide erakundea ere gertutik ezagutzen du, izan ere, 2009tik kolaboratzen du erakundearekin. Brasilgo Paranako Programan sei hilabeteko egonaldia egin zuen eta ondoren Euskal Herritik ekimen desberdinetan parte hartu du. TU lankidek Josurekin hitz egiteko aukera izan du.
“Mundukidek sinergiak bilatu behar ditu eta guztion artean zor dezakeen energia bideratu behar du”
Josu Urrutia, Mundukide Fundazioko zuzendaria
1.-Zeintzuk dira zure asmoak datozen urteotarako?
Azken sei urte hauetan Mundukideren lan egiteko modua finkatu egin da, barne funtzionamendua eta lan prozesuak garatuz. Horrela, proiektu kopurua handitu da eta kalitatek ere gora egin du, 2009-2012 epealdiko plan estrategikoan zehaztutakoa ia osotasunean beteaz. Aurrerantzean, ezarritako oinarri sendoak abiapuntutzat hartu eta 2013-2016 Plan Estrategiko berria diseinatuko dugu.
2.- Zein arlo jorratuko dituzue plan horretan?
Honako hauek izango dira gogoetarako puntu garrantzitsuenak: Krisi garaian Mundukideren finantziazioa bermatzea, ohiko iturriez gain bide berritzaileak bilatuz; Mundukidek, kooperatibekin eta beste hainbat erakunderekin osatzen duen interkooperazio sarea sendotzea eta edukiak kanpoko proiektuetan garatzea; Mundukide eta sare kooperatiboaren arteko ezagutza eta elkarlana bultzatzea; eta langileen parte hartzea bultzatzea Mundukideko patronatuan.
Mikel Gantxegik bere ibilbide profesionala beste kooperatiba batean jarraituko du.
3.- Erakunde berezia zuzenduko duzu.
Mundukidek indar berezia dauka. Egiten duen lankidetza lana, talde handi baten ekarpenetan oinarriturik dagoelako; kooperatibak eta kooperatibetako bazkide zein langileak, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikasleak, boluntarioak, bailarako GGKEak eta beste hainbat erakunde. Sinergia eta energia askoko puntu bihurtzen da.

