Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 3. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 4. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 5. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 6. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
'Jakingarriak' aldizkariaren azken zenbakiak kirol hezitzailearen gaia aztertzen du
Sarean dago denon eskura, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak urtero argitaratzen duen Jakingarriak aldizkariaren azken zenbakia argitaratu da dagoeneko. 74. zenbaki monografikoan, kirol hezitzailearen gaia jorratu dute sakon eta jasotako lanen artean, unibertsitate desberdinetako adituen artikuluak daude.
Kirol hezitzailaren gaia lantzeko, sei artikulu nagusi eskaintzen ditu aldizkariak; denak ala denak euskaraz, eta irakasle eta ikerlariak idatzitakoak. Honakoak dira aldizkariaren azken zenbakian argitaratutako lanak:
- Kirol-jarduera fisikoaz bi hitz. (Joxan Unsain. Landaberri Ikastola).
- Blanquernako FPCEEko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako iralasleen hasierako prestakuntza gorputz-hezkuntzan. (Juanjo Rodriguez, Dolors Ribalta, Marc Francosola eta Sara Figueras. Ramon Llull unibertsitatea).
- Kirola balioak hobetzeko lanabes gisa. (Luis Mari Zulaika. EHU).
- Zein da hizkuntzaren lekua heziketa fisikoan? Heziketa fisikoaren eta hizkuntzaren arteko artikulazioaren aztarnak. (David Fernandez. Mondragon Unibertsitatea).
- Zerbait aurreratu da gorputz-hezkuntzan eta kirolean genero ikuspegitik?. (Maria Teresa Vizcarra ta Beatriz Garay. EHU).
- Gorputz hezkuntzako irakasleen konpetentzia espezifikoak. (Neritzel Albisua. Mondragon Unibertsitatea).
Gainera, betiko moduan, aldizkariak Liburu berrien erreseinak ere jasotzen ditu eta han-hemenka argitaratutako aipuen bilduma, gehienak irakaskuntza alorreko jendeak esandakoak.
Aldizkaria paperean argitaratzen da, baina, online jartzen da interesatu guztien eskura: