Irakurriena
- 1. 200 lan aukera aktibo baino gehiago MONDRAGON People atarian
- 2. “IdeiEnea laborategiak beste ingurune edo ekosistema batean jarriko gaitu”
- 3. Galdu da espiritu kooperatiboa? (V)
- 4. "Aliantza eta lankidetza garaia da"
- 5. Agur, Jose Antonio Mendikute
- 6. Dani Larrea, Emun kooperatibako sortzailea eta euskaltzalea hil da
Ion Ibarluzea, Zesta puntako txapeldun eta Berakruz Ikastolako irakasle
Ez da ohikoena baina pilotan, Zesta puntan, istorio dotore eta polit horietako bat gertatu da. Zesta Puntako Winter Series-eko txapeldun Ion Ibarluzea irakasle da Berakruz Ikastolan eta larunbat honetan Arrasaten izango da, DBH4ko bere ikasleekin, beste final haundi batean lehiatzen.
Zesta puntako kantxa ordu batzuez ahaztu eta robotaren jokoan jarriko ditu energia guztiak markinarrak
Oraingoan First Lego League Euskadi MONDRAGONen arituko da, Espainiako txapelketarako txartela eskuratu guran. Ibazluzeak Biogeo eta fiki (fisika eta kimika) ikasgaiak ematen ditu Berakruz Ikastolan eta bere ikasleekin gerturatuko da Arrasateko saiora. Zesta Puntako kantxa ordu batzuez ahaztu eta robotaren jokoan jarriko ditu energia guztiak markinarrak.
Zesta Puntako Winter Series-eko txapeldun Ion Ibarluzea irakaslea da Berakruz Ikastolan eta larunbat honetan Arrasaten izango da, DBH4ko bere ikasleekin, beste final haundi batean lehiatzen
Ingurumen Zientzietan Gradua du Ibarluzeak eta txiki txikitatik Markinako Frontoian, ‘Unibertsitatean’, ari da Zesta puntan. Aurten hasi da Berakruz Ikastolan eskolak ematen, DBHn, eta Amy Cortabitarte irakasle eta lankidearekin batera aritu da prestatzen FLL Euskadi MONDRAGONeko finala. Guztira, DBH4ko 26 ikasleekin gerturatuko dira markinarrak eta bi talde aurkeztuko dituzte.
Irakasletzan da profesionala Ibarzabal, eta jardun osoz dihardu Berakruzen. Meritoa, beraz, bikoitza da zestapuntista bizkaitarrarentzat. Jardunaldi osoz dago lanean, ikaslez inguratuta, eta ilunkara zein arratsaldetan Winter Serieseko txapeldun izateko prestatzen. Zorionak Ibarluzea!