Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Ion Etxeberriak Marcelino Caballero ordezkatuko du Ikerlan-eko zuzendari nagusi gisa
Marcelino Caballeroren sasoia –hazkunde iraunkorreko eta espezializazio teknologikoko etapa bat izan da, zentroa Europako ikerketaren esparruan erreferente bihurtuz–. Ikerlan-en zuzendaritza nagusia aldatzearen helburua 109/2015 Dekretuak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea osatzen duten Teknologia Zentroen Zuzendaritza Nagusiarentzat ezarritako doktore-titulazioaren baldintza betetzea da.
Etxeberriak (Arrasate, 1975) ekainaren 30ean hartuko du kargua, eta Mondragon Unibertsitateko ingeniari teknikoa da, Grenobleko (Frantzia) Ingeniaritza Eskola Nazionaleko goi-mailako ingeniaria eta Grenobleko (Frantzia) Institutu Nazional Politeknikoko ingeniari doktorea. Gainera, Mondragon Unibertsitateko MBA Executive bat ere badu. Ibilbide luzea egin du, 1994tik Ikerlanekin lotuta, eta ikertzaile, Arloko arduradun eta Unitateko zuzendari gisa lan egin du. Gaur egun, Pertsonen eta Marketinaren zuzendaria da.
Ion Etxeberriak Zuzendaritza Orokorra bere gain hartzen du, onartu berri den IK2024 Plan Estrategikoaren buru izateko erronkarekin.
Ikerlanen ibilbide luze eta sendo horren ondoren, Zuzendaritza Orokorra bere gain hartzen du, onartu berri den IK2024 Plan Estrategikoaren buru izateko erronkarekin. Besteak beste, helburu hauek ditu: Ikerlaneko posizionamendu estrategikoa indartzen jarraitzea, talentua erakartzeko, leialtzeko eta garatzeko politikak bultzatzea, bezeroei balio teknologikoa ematea areagotzea eta ikerketaren emaitzak merkatura bideratzea.
Ikerlaneko Kontseilu Errektoreak bere babesa eta konfiantza helarazi nahi dizkio Ion Etxeberriari etapa berri honetan. Era berean, publikoki aitortu nahi du Marcelino Caballerok Ikerlanen egindako ibilbide profesional osoan eta, bereziki, zuzendari nagusi izan den garaian egindako eta egiten jarraituko duen lan handia; izan ere, erakutsitako lidergoarekin eta konpromisoarekin, zentroak garapen nabarmena izan du, bai pertsonen arloan eta baita enpresei zuzendutako ikerkuntzan eta transferentzia teknologikoan ere.
Ikelani buruz
Ikerlan, BRTAko kidea, zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo nagusi hauetako hainbat eremu teknologiko uztartuz: Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak (EIKT); Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. 2017an, IKERLANek AENORen egiaztagiria lortu zuen, bere kudeaketa sistema integralagatik (UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014), zeinarekin zentroak I+G+B alorrean duen bikaintasun maila aitortzen baita. Gaur egun, 350 pertsona inguruk osatzen dute langile taldea.