Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
Industria sektorean digitalizazioa errazteko prestakuntza garatzen
Urriaren 5ean, DTAM (Digital Transformation In Advanced Manufacturing) nazioarteko proiektuaren azken konferentzia egin zen Politeknika Txorierrin. Proiektu horrek Espainia, Herbehereak, Italia, Grezia eta Bulgariako 10 erakunde biltzen ditu. Erakunde horiek ikuspegi komuna duten hainbat sektore desberdinen ispilu dira: eraldaketa digitala guztiontzat.
Proiektuaren azken helburua da industria-sektorearen digitalizazioa hobetzeko prestakuntza ematea. Prestakuntza bereziki ETEei eta ikastetxeei zuzenduta dago, digitalizazioan espezializatutako profil teknikoaren eskaerari erantzuteko. Horren arrazoia, bereziki, ETEek beren langileak arlo horretan prestatzeko baliabiderik ez izatea da.
Ikasketa-plana
Ikastaroak 6 prestakuntza-modulu ditu, eta modu independentean egin daitezke, GAIAk garatutako gaitasunak auto-ebaluatzeko online tresnan lortutako emaitzen arabera. Teknologia digitalak, sensorika, big data, machine learning, zibersegurtasun industriala eta zeharkako gaitasunak bezalako gaiak jorratzen dira.
Prestakuntzarekin batera, DTAMek ikasketa-plan bat zehaztu du, fabrikazio adimendunean tresna digitalak hedatzeko eta kudeatzeko Europar Batasuneko teknikariak prestatzeko. Biak, metodologia eta prestakuntza, ikastetxeen eta enpresen eskura daude, haien prestakuntza- eta berrikuntza-prozesuei laguntzeko.
Politeknika Txorierrik dagoeneko ezarri du Eraldaketa Digitala Enpresetan Espezializazio Programako ikasleen eta Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako ikasleen formakuntza curriculumaren barruan. Azken horiek, APROko ikastetxe italiarreko ikasleekin batera, proiektu berritzaile moduan datu industrialak jasotzeko sistema bat sortu zuten eta datu horien zibersegurtasuna landu zuten.
Ostegunean egindako hitzaldietan izan ziren: Tomas Iriondo, GAIAko Zuzendari Orokorra; Karmele Fernandez, Sareneteko sistema-ingeniaria; Ixone Soroa, Bilbao Ekintzakoa; Vasileios Gkamas, Patraseko Unibertsitateko Informatika eta Konputazio Ingeniaritzako Departamentuko doktorea, hitzaldia diziplinarteko eta kulturarteko ekitaldi bihurtuz, hezkuntzako eta enpresa-munduko ordezkarien ikuspegiak jorratuz.