Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle talde batek irabazi du Kameratoia 2015 bideo lehiaketa
Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko lehen mailako ikasle talde batek irabazi du Topaguneak eta Durangoko Azokako Irudieneak antolatutako Kameratoia 2015 bideo lehiaketaren lehenengo saria. Unai Portilla, Haizea Azpilikueta, Egoitz Diaz, Leire Zarate, Ane Zuazubiskar, Asier Ugarte eta Eneko Zuberogoitia ikasleek 1.200 euroko saria eskuratu dute "Jorrai" izeneko bideoarekin.
Lana egiteko 50 ordu izan zituzten parte-hartzaileek, beti ere, antolatzaileek jarritako zenbait baldintza beteta, esaterako, gaia. Lehiaketaren aurtengo ardatza izan da "Eusk-aroa" kontzeptua. Gainera, askoz jota, bideoek izan behar zuten sei minutuko luzera eta, kontatutako istorioan, derrigorrez txertatu behar zituzten antolatzaileek agindutako zenbait txokoen irudiak. Guztira, 21 taldek eman zuten izena, baina, horietatik 17k bakarrik bete zuten erronka.
Lehiaketaren helburuak dira gazte euskaldunon sormena bultzatzea eta euren ekoizpen artistikoa gizarteratzea. Oraingoa izan da lehiaketaren 11. edizioa.
