Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Ikerlanen iragana, oraina eta etorkizuna, bat eginda
Arrasateko ikerketa-zentroaren 50. urteurrenaren harira, kooperatibaren lehen lehendakaria, Xabier Retegi Aiastui eta gaur egungo zuzendari nagusia, Ion Etxeberria Otadui jarri dituzte parez pare Euskadi Irratiaren 'Faktoria' saioan; iragana, oraina eta etorkizunaz aritzeko.
Lehen sorrera haren oinarriak kontatu ditu elkarrizketan Retegik, eta nola garai hartan inguruan zegoen eredu faltatik erkidegoan ikerketa zentroen aintzindari izatera igaro zen. Belaunaldiz belaunaldi transmititu dituzten baloreak oinarri hartuta, Ion Etxeberria Otaduik, egungo zuzendari nagusiak, etorkizunean izango dituzten erronkak zeintzuk diren azaldu ditu: "Zentro teknologikoak herri-tresnak dira; gizartea garatzen, gaur egungo enpresak berritzen eta teknologietan oinarritutako enpresa berriak sortzen lagundu behar dute, hau da gure erronkarik handienetariko bat".
Entzun elkarrizketa osorik: https://eitb.eus/A_NZJ0EN/