Irakurriena
- 1. KIDEk Berriatuan elkartuko ditu bere produkzio lantoki guztiak 2022 urterako
- 2. Nola egin aurre krisialdi bati kooperatibismotik?
- 3. Mondragon Goi Eskolak diruz lagundutako 70 ikastaro baino gehiago emango ditu profesionalak prestatzeko
- 4. LABORAL Kutxak 87 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2020an, eta kaudimen-lidergoa indartu du
- 5. Euspot lehiaketak “Nekazaritzatik bizi nahi dugu!” izango du hizpide
- 6. IKERLANek “garun” pertsonalizatu bat diseinatu du Pasaban Taldeko makinetarako
- 7. Energia berriztagarria sortzeko kooperatibak sustatuko dituzte KREANek eta Energiaren Euskal Erakundeak
- 8. Rosa Carabel, Eroskiko zuzendari nagusia
- 9. Fagor Ederlanek 1,5 milioi euro bideratu ditu gizarte egitasmoak laguntzera
- 10. Urssa negozioari eusteko ahaleginetan
Ikerlanek doktoregaien jardunaldia egin berri du
Ikerlanek bere doktoregaiak aintzatesteko laugarren jardunaldia egin du. Aurten, osasun egoera dela eta, telematikoki egin da. Ekitaldiaren inaugurazioan, Marcelino Caballero Ikerlaneko zuzendari nagusiak doktoregaien lana eta ahalegina azpimarratu ditu, eta tesien emaitzen garrantzia azpimarratu du, Ikerlani, inguruko enpresei eta, oro har, gizarteari balioa eta ezagutza emateko orduan.150 lagun baino gehiagok hartu dute parte ekitaldian: doktoregaiak, tutoreak, ikertzaileak eta beste gonbidatu batzuk.
Jardunaldian, doktoregaiek beren tesien xehetasunak aurkeztu zituzten, eta, bertaratutakoek bozketa egin ondoren, jardunaldiko aurkezpen onenak saritu ziren. Ignacio Trojaolak, Machine Learning Control for the Commissioning of Hydraulic Presses izeneko tesiarekin, lehen saria jaso zuen; Ángel Longueira doktoregaiak, berriz, bigarren postua lortu zuen Cybersecurity Evaluation Methodology for Industrial Embedded Components tesia aurkeztuta.
Gaur egun, IKERLAN osatzen duten 345 pertsonetatik % 33 doktore kualifikatuak dira. 2019an, zehazki, 8 tesi amaitu ziren, eta 17 berri hasi ziren; 57, berriz, martxan jarraitzen zuten. Horretarako, ikastetxeak milioi bat euro baino gehiago inbertitu zituen joan den ekitaldian ikasleen harrobiaren prestakuntzan, profesionalizazioan eta espezializazioan. Dozena bat unibertsitaterekin baino gehiagorekin egindako lankidetzari esker, gaur egun Ikerlanek 48 ikerketa-tesi ditu abian, zentroaren ikerketa-ildo nagusien barruan: Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak, Energia eta Potentzia Elektronika eta Fabrikazio Aurreratua.
Gaur arte, 150 doktoretza-tesi baino gehiago egin dira zentroan, eta horrek erakusten du IKERLAN bere historian zehar bere ikertzaileen prestakuntza kualifikatuaren alde egiten ari den apustu estrategikoa. Hala, IKERLAN zentro egokia da doktorego-tesia egiteko eta industriaren benetako beharretara eta pertsonen gaitasunak eta ezagutzak garatzera bideratutako ikerketak sustatzeko zentro gisa.
IKERLANi buruz
Ikerlan, BRTAko kidea, zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo nagusi hauetako hainbat eremu teknologiko uztartuz: Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak (EIKT); Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. 2017an, IKERLANek AENORen egiaztagiria lortu zuen, bere kudeaketa sistema integralagatik (UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014), zeinarekin zentroak I+G+B alorrean duen bikaintasun maila aitortzen baita. Gaur egun, 350 pertsona inguruk osatzen dute langile taldea.