Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Ikerlan, herriaren bihotzean eta herritarrekin batera
Maiatzak 25 'Magaletik herrira jaia', programa dotorea eta ospakizuna Arrasateko erdigunean. Ez dute samur ahaztuko ikerlaneko kideek egun hori. 50 urteko historia herriarekin partekatzeko egun handia bizi izan zuten, goizean goizetik eta gauera arte, etengabe, teknologia eta tradizioa partekatuz, herritarrekin disfrutatuz.
Gaur Euskal-Herriko ikerketa gune erreferente bilakatu da, baina ez du esentziarik aldatu, herriak sustatutako proiektua asko hazi bada ere, ez dio bizkarrik eman herriari
Arrasaten errotu zen 1974an Ikerlan. Kooperatibismoaren beharretik, punta-puntako teknologiaren garapenaren beharretik. Gaur Euskal-Herriko ikerketa gune erreferente bilakatu da, baina ez du esentziarik aldatu, herriak sustatutako proiektua asko hazi bada ere, ez dio bizkarrik eman herriari, eta magaletik herriaren erdigunera, Olandixotik erdiko kale eta garibaira eraman zuten festa.
Festa goizetik gauera
Jon Etxeberria zuzendari nagusiaren hitzek balio izan zuten festari hasiera emateko, eta ikerlaneroei puntua jartzeko. Hortik aurrera ez zen mugarik izan festarako. Haurrentzat eta helduentzat 'joko teknologikoak', bazkaria, magia, musika eta dantza bertikala. Badago gehiago eskatzerik? Hurrengo efemeride borobila 75.urteurrenekoa izango da, hori baina, etorriko da eta prestatuko dute beste batzuek. Oraingoek zapatuko jaiaren biharamun goxoaz gozatzen jarraitzen baitute.