TUlankide MONDRAGON

Ikerlan eta Belgikako ABEE ingeniaritza mugikortasun elektrikoaren arloan elkarlanean arituko dira

2020/09/28

Aliantza honek euskal zentro teknologikoari nazioartera hedatzen lagunduko dio
Ikerlan eta Belgikako ABEE ingeniaritza mugikortasun elektrikoaren arloan elkarlanean arituko dira

Ikerlan euskal zentro teknologikoak eta Avesta Battery & Energy Engineering (ABEE) Belgikako ingeniaritzak hitzarmen bat sinatu dute elektromugikortasunaren sektorearentzako baterien eta energiaren arloan irtenbide industrialak diseinatzen eta garatzen laguntzeko, baita aplikazio geldikorretan ere. Aliantzari esker, bi konpainiek industria-proiektuak batera egin ditzakete nazioarteko merkatuan, batez ere Europan eta Ekialde Ertainean.

Hitzarmen horren bidez, bi erakundeek orain arte berrikuntza- eta ikerketa-proiektuetan izandako harreman estua indartzen dute, industriaren beharrei erantzuteko. nazioarteko erreferentzia-zentroa da Ikerlan energia metatzeko eta potentzia-elektronikarako soluzioetan; gainera, bere ekarpena egingo du digitalizazioaren arloan duen indar teknologikoari esker, ABEEren eskaintza teknologikoa osatzeko.

Marcelino Caballero Ikerlaneko zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, “ABEErekin egindako hitzarmenari esker, nazioarteko merkatuetara hurbildu ahal izango dira, eta teknologiari dagokionez hazteko palanka izango da”. Bestalde, ABEEko zuzendari nagusi Noshin Omarrek adierazi duenez, “ABEEren eta Ikerlanen indarren baturak bi enpresen posizioa indartuko du Europan eta Ekialde Ertainean”.

Ikerlani buruz

Ikerlan, BRTAko kidea, zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo nagusi hauetako hainbat eremu teknologiko uztartuz: Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak (EIKT); Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. 2017an, Ikerlanek AENORen egiaztagiria lortu zuen, bere kudeaketa sistema integralagatik (UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014), zeinarekin zentroak I+G+B alorrean duen bikaintasun maila aitortzen baita. Gaur egun, 350 pertsona inguruk osatzen dute langile taldea.

ABEEri buruz

Avesta Battery & Energy Engineering (ABEE) Bruselan (Belgika) dagoen enpresa dinamikoa da, eta mugikortasun elektronikorako eta aplikazio geldikorretarako baterien eta energiaren teknologien arloan espezializatuta dago. Gaur egun, ABEE hazkuntza azkarreko kultura anitzeko enpresa bat da, hainbat nazionalitatetako pertsona-taldeek osatuta. Gaur egun, EBk finantzatutako hamar proiektutan parte hartzen du, horietako batzuk OEMekin (jatorrizko tresnen fabrikatzailea) eta mundu osoko gobernu-erakundeekin egindako industria-proiektuetan (https://abeegroup.com/).

Eguraldia
Osteguna 22 Min: 13
Max: 23
Ostirala 23 Min: 8
Max: 19
Larunbata 24 Min: 8
Max: 19
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak