Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
IK4-Ikerlanek graduondoko ikasleekin partekatu du energia eta sistema txertatuei buruz duen ezagutza
Alde batetik, zentroak Energia Berriztagarrien Integrazioa Sistema Elektrikoan masterreko ikasleen bisita hartu zuen, Hernaniko Galarretan dituen instalazioetan. Mintegia biltegi energetikoaren eta energia berriztagarrien arloko azken joerak landu ziren, baita zentroak enpresekin batera egindako proiektuetan lortutako emaitzak ere. Ekitaldiak, gainera, balio izan zuen ikasleek Ikerlanek eta Orona-IDEO parketak energia biltegiratzeko dituzten laborategiak ezagutzeko.
Horrez gain, maiatzaren amaieran mintegi bat egin zen Sistema Txertatuen Ingeniaritza unibertsitate masterreko ikasleekin, Ikerlanek Arrasaten duen egoitza nagusian. Sistema txertatuek hainbat sektoretan duten industri aplikazioaren azken aurrerapenak erakutsi ziren, esaterako, trenean, jasokuntzan eta energiaren sorreran. Oraingoan ere, topaketa osatzeko, ibilaldia egin zen zentroaren instalazioetan eta laborategietan barrena, eta ikasleek ikertzaileen lana eta industriarako garatutako hainbat produktu ikusi ahal izan zuten.
Bi mintegiak Ikerlan unibertsitateekin lankidetza indartzeko egiten ari den ahaleginaren barruan kokatzen dira. Ikasleei teknologien egoera aurkezteaz gain, egitasmo horien xedea da etorkizunean enplegua eskatzen dezaketen pertsonak zentrora hurbiltzea.