TUlankide MONDRAGON

IK4-IDEKOk 9,5 miloi euroko sarrerak izan ditu 2017an

2018/05/16

Ikerketa-erakundeak bere kontuak maiatzaren 11n onartu zituen, Urteko Batzar Nagusia ospatzearekin batera.
IK4-IDEKOk 9,5 miloi euroko sarrerak izan ditu 2017an
IK4-IDEKOk, industrializaziotik oso gertu dauden faseetan soluzio berritzaileak garatzen zentratuta, bere kontuak onartu zituen pasa den maiatzaren 11n bere Batzar Nagusiaren testuinguruan, Elgoibarren daukan egoitzan ospatutako bilkuran.  

Pasa den ekitaldian izandako 9,5 miloi euroko sarreren %54 I+G+i proiektuetatik dator, Europako, Estatuko eta Euskadiko erakunde desberdinek sustatuko programen eskutik. Gainerako %46ak aldiz, sektore pribatura egindako transferentzia teknologikoko proiektuetan du jatorria.

Ikerketa erakundeak 9 miloi euroko zifra gainditu zuen eskarietan eta iaz 70 enpresa baino gehiagorekin egin zuen lana. Horietatik 23 bezero berriak izan ziren.

“2017 urtea ziklo estrategiko berri baten hasiera izan da IK4-IDEKOrentzat.  Datozen urteetan gure garapena gidatuko duten ardatzak honakoak dira: manufacturing-ean espezializatzeko etengabeko apustua eta bikaintasuna bilatzea gure ikerketa arloetan. Etorkizuneko erronka modura, eragile zientifiko-teknologikoekin elkarlana eta gure ikerketa-lana emaitzetara orientatzea dira gure posizionamenduari eutsiko dioten zutabeak” adierazi du IK4-IDEKOren Zuzendari Orokor Nerea Arangurenek.

Jarduera zientifiko handia

I+G+i-aren arloan, erakundeak 90 espezializazio proiektutan lana egin zuen eta bere ikerketa-lanak aitortza jaso zuen bost proiektu berritan parte hartzeko aukerarekin. Horien artean aurkitzen da COROMAIK4-IDEKOk koordinatzen duen ekimena, helburu duena robot adimendun eta malguen kontzeptu berri bat garatzea. Robot horiek gai izango dira hainbat prozesu exekutatzeko, eta baita piezak fabrikatzeko ere aeronautika, ontzigintza eta energia-sorkuntzaren sektoreetarako.

Pasa den urteak balio izan zion zentro teknologikoari martxan jartzeko bere plan estrategikoan definitutako arloak garatzea ahalbidetu dioten ekinbideak, besteen artean bere antolaketa egokitzea industria-fabrikazioan dituen espezializazio helburuei.

Zientzia-sorkuntzaren arloan, erakundeak 20 patente-familia aktiboen kopurua erdietsi zuen eta beste hiru patente berriren kontzesioa eskatu zuen ekitaldi itxieran. Gainera, zentro teknologikoak bere dibulgazio jarduera mantendu zuen indexatutako 14 publikaziorekin eta 11 artikulu aurkeztuz nazioarteko batzarretan. Horiez gain, dibulgazio teknikoko hainbat artikulu argitaratu zituen.

Pasa den urtean IK4-IDEKOren ikerketa lana 4 talde desberdinetan konfiguratuta geratu zen: Dinamika eta Kontrola, Diseinua eta Doitasun IngeniaritzaFabrikazio Prozesuak etaInformazio eta Komunikazio Teknologiak eta Automatizazioa.

Espezializazio estrategiaren euskarri gisa, erakundeak inbertsio plan bat diseinatu eta abiarazi du instalazioak egokitu eta lehen mailako ekipamenduak eskuratzeko. Horrek ahalbidetuko dio ikerketa eremuetan erreferentziako zentro gisara posizionatzea.

Iazko urtean erakundearen jarduera markatu zuen beste elementu bat, datozen urteetan segida izango duena, aliantza eta elkarlan estrategikoen maparen diseinu eta ezarpena izan da. Horren gainean egingo du aurrera gure garapenak, maximora aprobetxatuz erreferentziazko beste agente batzuekin dauden sinergiak. Bide horretatik azeleratu nahi ditugu I+G emaitzak sortu, garatu eta transferitzeko prozesuak, abantaila lehiakorra emateko gure industria inguruneari.

Eguraldia
Asteazkena 23 Min: 10
Max: 18
Osteguna 24 Min: 10
Max: 16
Ostirala 25 Min: 10
Max: 23
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak