Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Hirugarren urtez jarraian, Lanbai azokak arrakasta izan du
Inaugurazioa 14:45ean izan da, MUren Goi Eskola Politeknikoaren 11. eraikinean (Garaia Berrikuntza Gunea). MUko errektore Vicente Atxak, Arrasateko jarduneko alkate Inazio Azkarragaurizarrek, Lanbideko Lan Aktibazioko zuzendari Gotzone Sagarduik eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari batek inauguratu dute azoka. Ondoren, 15:00etatik 19:00etara, III. Enplegu eta Prestakuntza Azoka burutzen ari da. Guztira, 30 enpresa baino gehiagok parte hartu du.
Azokaren antolatzaileak dira: Mondragon Unibertsitatea, Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika departamentuaren Erakunde Autonomoa den Euskal Enplegu Zerbitzua, LANBIDE eta MONDRAGON Korporazioa. Garaia Berrikuntz Gunean egingo da. Hain zuzen ere, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Garaia Berrikuntza Gunean duen 11. eraikinean izango da.
Ekimen hau, une honetan lan bila dauden edo goi mailako formazioaren inguruko informazioa jaso nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago.
Azoka lau gunetan bereiztuta egongo da:
- Formazio gunea.
- Enpresa gunea.
- Lan poltsa gunea.
- Elkarrizketa gunea.
