Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
IAM aldizkari entzutetsuak Galbaianen lana aitortu du
Ez da lehen aldia. Urteak dira aldizkariak Fagor Taldeko kooperatibaren eta hartako zenbait kideren izenak barnebildurik dituen gidak argitaratzen dituela. Oraingoan, 2022ko IAM Patent 1000-The World’s Leading Patent Professionals gidaren bidez eskaini dio haren aitortza kooperatibari. Hain zuzen ere, Ismael Igartua zuzendaria eta jabetza industrialeko aholkularia, eta Eduardo Gonzalez eta Amaia Sarasola patente aholkulariak, sartu ditu gomendaturiko profesionalen zerrendan. Horretan geratu barik, Galbaian kooperatibak berak ere jaso du aitortza, patente agentzia gomendatu moduan.
Besteren artean, Galbaianeko lantalde “espezializatuaren eta konprometituaren” jardunean jarri du mira IAM aldizkariak
Besteren artean, Galbaianeko lantalde “espezializatuaren eta konprometituaren” jardunean jarri du mira IAM aldizkariak. “Nazioarteko ikuspegiz dihardu, kalitaterekiko ikuspuntu eraginkorrez, eta abokatuek ganoraz heltzen dizkiete arazo teknikoei”, aitortu du. Sakonago ere jardun du, esan moduan, kooperatibako hiru kideri aipamen eginez: “Ismael Igartua buru duen lantalde sendoak industria alorreko zenbait alorretan dihardu, eta esangura handikoa da elektronikaren sektoreko jarduna. Ismaelek, aholkularitza estrategikoan sakontzen du, bezeroen jabetza intelektualak potentzialtasun handiagoa lortzeko moduko optimizazioa duela bermatuz. Bezeroen bazkide komertzial gisa jarduten du, Eduardo Gonzalezen eta Amaia Sarasolaren laguntzarekin”.
IAM Patent 1000-The World’s Leading Patent Professionals aldizkariaren esanetan GALBAIAN-ek nazioarteko ikuspegiarekin lanean diharduten profesional handiak ditu, beti ere kalitatezko zerbitzuan oinarrituz lanean dihardutenak eta arazo teknikoei soluzioak eskaintzen dituztenak. Aldizkari espezializatuak Galbaineko profesionalak goraipatu ditu.