Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko ikasleek gradu bukaerako diplomak jaso dituzte
Ekitaldia pasa den ostiralean egin zen Arrasateko Amaia antzokian eta 186 ikaslek ikasketa bukaerako diploma jaso zuten.
Aurten, 186 ikaslek jaso dute ikasketa bukaerako orla. Horietatik 95 izan dira Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak, 71 Haur Hezkuntzakoak eta, azkenik, 20 Ikus-entzunezko Komunikazio gradukoak.
Arrasaten egin zen ekitaldira, guztira, 700 lagun hurbilduko ziren. Orla banaketa ekitaldira gonbidatuak izan dira aurten gradua bukatuko dituzten ikasleak, irakasleak eta ikasle horien senide eta lagunak. Ekitaldia Arrasaten egin zen pasa den ostiralean, ekainak 5.
EGITARAUA hauxe izan zen:
- Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoaren agurra.
- Mariam Bilbatua Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslearen hitzaldia.
- Orla banaketa.
- Bixente Atxa MONDRAGON UNIBERTSITATEko errektorearen hitzak.
- Eneko Balerdi eta Beñat Raiaren dantza ikuskizuna.
- Luntxa Uharkape pilotalekuan.