Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Horbel eta Pausoka elkarteak, Orklidea ekimenaren irabazleak
Orkli Koop. Elkarteko Gizarte Kontseiluak sustatzen duen Orklidea ekimenak baditu lehen edizioko irabazleak. Euskal Herri mailan garatzen diren proiektuei zuzenduriko laguntza programa honek 50.000€ banatu ditu Horbel eta Pausoka elkarteen artean. Laguntza honi esker Saharako 12 haur etorriko dira Zeraingo Aterpetxera uda igarotzera Horbel elkartearen eskutik. Honez gain, Pausokak komunikazio arazoak dituzten haurrentzat komunikagailu berriak ekartzeko erabiliko du laguntza hau.

Pausokako Maite eta Estibalitz, Axier Lekuona (Orkliko lehendakaria), Horbeleko Maria eta Amaia , eta Alazne Gurrutxaga (Orkliko Kontseilu sozialeko kidea).
Elkarlanean sortutako ekinbideak, ilusioaren hazitik ernaldutako ideiak, kideen babesarekin goxatutako proiektuak zituen helburu Orklidea ekimenak. Hainbat hilabetako lanaren ostean eta 25etik gora proiektu ezagutu eta aztertu ondoren, Orkliko kolektiboak aukeratu ditu bere irabazleak, pertsonen aukera berdintasuna, balioetan heztea, Euskara... bezalako arloak balioan jarriz.
Laguntza honi esker Saharako 12 haur etorriko dira Zeraingo Aterpetxera uda igarotzera Horbel elkartearen eskutik, eta Pausokak komunikazio arazoak dituzten haurrentzat komunikagailu berriak ekarriko ditu.
HORBEL gizarte ekimeneko kooperatiba izan da A saileko irabazlea. Uda Bakean programaren barruan Goierri eskualdean azken urteetan Saharako haurrentzat harrera familiarik egon ez denez, Zeraingo Aterpetxean 12 haur hartzeko proiektua da martxan jarri dutena. Goierriko hainbat elkarteren laguntza ere izango dute, tartean Orkliko langileena, haur horientzat ekintzak antolatuz, uda ahaztezina izan dezaten.
Pausoka Elkarteak aldiz, 15.000€ko laguntza honekin komunikazio zailtasunak dituzten Gipuzkoako 6 bat haurrek komunikazio gaitasun digitala izan dezaten hainbat komunikagailu eskuratu eta txertatuko ditu beren familietan. Komunikagailu horiek modu pertsonalizatuan landu behar dira, haur bakoitzak dituen beharretara egokituz.