Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Nazioarteko enpresa taldea.

Ingeniaritza eta arkitektura

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Egosketa elektrikorako irtenbideak

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Eraikuntza sektorerako irtenbide berritzaileak

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola

Osasun eta ongizatean espezialistak.

Harrera ofiziala egin diete MONDRAGON City Challenge lehiaketan sailkatutako 20 taldeei

Guztira, Mexiko, Kolonbia, Indonesia, Tanzania, Alemania, Belgika eta Espainiako Estatuko 182 taldek hartu dute parte. Finalistek apirilaren 10ean defendatuko dute euren proiektua.
Card image cap
Irudia: Luis Unciti
2025/04/08

Arrasaten igaroko dute astea MONDRAGON City Challenge nazioarteko lehiaketaren lehen fasean sailkatutako 20 taldeek, eta gaur egin diete harrera antolatzaileek. Datozen egunetan, 16 eta 24 urte bitarteko gazteek aukera izango dute inguruko kooperatiben jarduera bertatik bertara ezagutzeko eta euren proiektu propioari buruzko aholkuak jasotzeko.

Maider Morras Arrasateko alkatea eta Jaime Bengoa Tokiko Ekonomia eta Enplegu zinegotzia izan dira hitza hartzen lehenengoak; jarraian, Aitzol Loyola Lanki Kooperatibismoaren Ikertegiko kideak kooperatibismoaren inguruko hitzaldia eskaini du; eta amaitzeko, Jokin Diaz Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendariak itxi du ekitaldia.

Guztira, Mexiko, Kolonbia, Indonesia, Tanzania, Alemania, Belgika eta Espainiako Estatuko 182 taldek hartu dute parte; 133, 16 eta 18 urte bitarteko kategorian, eta 49, 19 eta 24 urte artekoan. Talde bakoitzak enpresa proiektu kooperatibo baten ideia proposatu zuen iazko udazkenean, eta Leartibai Fundazioak eta Saiolanek osatutako epaimahai teknikoak egindako lehen hautaketaren ondoren, 20 talde sailkatu ziren enpresa proiektu kooperatibo hori garatzeko.

Epaimahai profesionalak martxoan hautatu zituen sei talde finalistak: Gipuzkoako hiru talde eta Kolonbia, Mexiko eta Tanzaniako talde bana. Azken hilabetean euren defentsa prestatzen aritu dira, eta apirilaren 10eko finalean aurkeztuko dute Arrasateko Amaia udal antzokian euren proiektu garatua. Ondoren, epaimahaiak irabazleak izendatuko ditu, komunikazio trebetasunetan, bitartekoetan eta erantzunen kalitatean oinarrituta.

Kooperatibismoa sustatzea, helburu

Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko lehiaketa da MONDRAGON City Challenge, batxilergoko, heziketa zikloetako eta unibertsitateko ikasleen artean ekintzailetza kooperatiboko jarrerak sustatzea eta gazteak eredu kooperatibora hurbiltzea helburu duena. Hirugarren edizioa da aurtengoa, beste urte batez MONDRAGON Korporazioak, El Diario Vascok, Arrasateko Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Kooperatiben Kontseiluak, Konfekoopek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean antolatu dutena.

Bestalde, edizio honetan kooperatiba aholkulari gisa aritu dira, besteak beste, Laboral Kutxa, Eika, Danobatgroup, Onneragroup, Lana, Krean, Erreka, Fagor Healthcare eta Fagor Automation.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Nazioarteko enpresa taldea.

Ingeniaritza eta arkitektura

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Egosketa elektrikorako irtenbideak

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Eraikuntza sektorerako irtenbide berritzaileak

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola

Osasun eta ongizatean espezialistak.