TUlankide MONDRAGON

"Gure pertsonen artean dagoen talentua garatu behar dugu"

Arantxa Anduaga, ULMA Architectural Solutionseko Giza Baliabideetako zuzendaria.

2019/05/20

Gure erakundean diharduten profesionalak garatzea lortu behar dugu, prestakuntza, barne sustapena eta beste ekimene batzuen bitartez.
"Gure pertsonen artean dagoen talentua garatu behar dugu"
Gaur egun, Giza Baliabideetako gure departamentu asko erabat murgilduta daude denok kezkatzen eta arduratzen gaituen zeregin batean, hau da: talentua erakarri eta atxikitzea. Hori dela eta, gure negozioetako giza baliabideetako arduradunak elkarrizketatzeari ekin diogu, beren iritzia azaldu, eta konta diezaguten nola ari diren bizitzen, gure Talde mailan oro har, eta beren negozioan bereziki, alde batetik, talentua erakarri eta gurera atxiki beharra, eta, bestetik, gure pertsonen artean lehendik dagoen talentua garatu beharra.

Aztertzen gabiltzan gaiari dagokionez, une honetan zelakoa da ULMA Architectural Solutionsek daukan premia? Gaur egun lehentasuna da Negozioarentzat?
Gure kooperatiban, merkatuko testuingurua kontrakoa izan zaigun urte batzuen ondoren, hazkunde garai garrantzitsu batean gaude. Alde batetik, eraikuntzaren sektoreko merkatuaren berreskurapena dela eta, baina baita Negozioaren beraren barruko eraldaketa garrantzitsua tarteko ere, bai nazioarteko filialei dagokionez, bai maila industrialean, epe ertainean ekoizpen prozesuaren robotizazioa barne. 

Guretzat funtsezkoa da barruan dugun talentua bultzatzea gaitasun berriekin, premia berriei egokituz, baita kanpoko talentua erakartzea ere, gure Kooperatibaren balioen ildoan, gure bidelagun izateko.

Talentua da jarduera bat bikain ikasi edo lantzeko daukagun ahalmena eta tasuna; baina zure ustez, badakigu enpresako pertsona bakoitzaren tasunak identifikatzen eta indartzen? Nondik uste duzu abiatu behar duela identifikazio horrek, kooperatibatik edo gure ingurune akademikotik?

Lan eta ikasketa mundua zenbat eta hurbilago egon, orduan eta mesede handiagoa bientzat, eta ondorioz, gizartearentzat. Enpresok ikastetxeei adierazi behar diegu zer premia dugun, eta ikastetxeek jakinarazi behar digute zer motibazio duten ikasgeletan dituzten ikasleek. Garrantzitsua da, halaber, ikasleek enpresei lehen eskutik entzutea, eta ikasgeletan daudenetik lan mundua sentitzen hastea. Zentzu horretan, pauso garrantzitsuak ematen ari dira; esaterako, prestakuntza duala, momentu honetan hedapenean dagoena. Erakundean dauden pertsonei dagokienez, erakundeko pertsona bakoitzaren tasunen identifikazioa bi bidetatik dator. Batetik, erakundeak ikusi behar du nola hobetzen den pertsona bakoitzaren trebakuntza eta gauzapena, eta bestetik, bazkidea bera da bere garapen profesionalerako hobekuntzak planteatzen dituena. 

Zein balorazio egiten duzu ULMA Taldeak arlo honetan egiten duen ekarpenaz?

Eraldaketa momentua da talentuaren erakarpen eta atxikipenari dagokionez. Zentzu honetan, ULMA Taldea proaktiboki jokatzen ari da egungo gizarteko aktore protagonistekin batera, bai hezkuntza mundua, bai instituzioak, baita gizarte erakundeak ere, izaera askotariko proiektuei helduz erakartzeari eta trebatzeari dagokionez, bai eta etorkizuneko erronkei erantzuna emateari ere, eta plantillen kudeaketaren bidez saiatzen gara identifikatzen zer profesional mota beharko dugun epe ertain-luzera gure Kooperatibetan.

(...)

Elkarrizketa osorik irakurtzeko: http://begira.ulma.com/eu/pdf-artxiboak/Arantxa_Anduaga_eu.pdf 

Eguraldia
Igandea 16 Min: 10
Max: 27
Astelehena 17 Min: 11
Max: 32
Asteartea 18 Min: 15
Max: 34
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak