Irakurriena
- 1. “Osasunaren arloan balio teknologiko handiko soluzioak eskaintzeko dibisio berri bat sortu dugu”
- 2. Arizmendi, Aranzadi eta Txantxiku Ikastolek 'Euskal Herria Harrera Herria' ekimena abiarazi dute
- 3. TU Lankide aldizkari berriak joko bat proposatzen dizu
- 4. MONDRAGON Health, apustu korporatiboa osasun sektorerako eta arlo sozioekonomikorako
- 5. Betiko helburua, estilo berritua
- 6. «Oinarri berak dituzte kooperatibismoak eta feminismoak: berdintasuna eta justizia»
- 7. Alberto Gorroñogoitia Iturbe: "Baikorra naiz etorkizunari begira, baina lana eskatuko du"
- 8. Orbik jaio da, industria arloari zibersegurtasun zerbitzuak eskaintzeko Ikerlanek sortutako enpresa
- 9. KIDEk 7 milioi euro inbertitu ditu lantegiaren digitalizazioan eta handitzean
- 10. Mondragon City Challenge lehiaketaren bigarren edizioaren finalistak aukeratu dituzte
GSR Fundazioa eta Cuidados Dignos Fundazioa aliatu dira “arretaren duintasunaren” alde
GSR eta Cuidados Dignos Fundazioetako lehendakari Iñaki Roak eta Ana Urrutiak, hurrenez hurren, bi erakundeek izenpetu duten lankidetza hitzarmena formalizatu dute gaur, GSR kooperatibak Arrasaten duen egoitzan, loturarik gabeko pertsonarengan zentratutako zainketa eredu bat sustatzeko. “Loturarik gabeko zainketa duina” defendatzeko akordioa Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendari Emilio Sola bertan zela sinatu da.
Libera-Care deituriko tresna hau Ana Urrutia Doktoreak sortutakoa da. 150 erakundek baino gehiagok jaso dute prestakuntza, eta GSRk urteak daramatza berau babesten eta lantzen.
Lankidetza honen helburua da Libera-Care arauan oinarritutako loturarik gabeko eta pertsonarengan zentratutako Zainketa eredua hedatzea, prestakuntza-jardueren bitartez.
Asistentzia eta esku hartze maila desberdinetan garatutako azterketak batez ere adinduentzako egoitzetan egin dira, baina baita akutuen ospitaleetan ere, eta, ondorioztatu dutenez, estatuko zentroetan erabiltzaileak zaintzeko erabiltzen diren loturen prebalentzia globala %10-%20koa da.
Gaixoak zaintzeko lotura murriztaileen kudeaketa, edo loturarik ez erabiltzea, munduko herrialde aurreratuetan gaindituta dagoen gaia da, baina gure ingurunean gehiegi erabiltzen jarraitzen dugu.
Arretaren ereduan aldaketa bultzatzeko asmoarekin, eta lotura bidezko zainketaren praktika desagerrarazten laguntzeko, bi Fundazioek akordio bat formalizatu dute, pertsonak zaintzen diharduten erakunde sanitario zein sozialetan prestakuntza jarduerak garatzeko, eta gizartea sentsibilizatzeko, arazoa ezezagun gertatzen baita.
Beraz, aliantza beste urrats bat da pertsonen zainketan –izan fisikoki izan kimikoki– loturak desagerrarazteko trantsizioan. Eredu berrian GSR Fundazioak eta Cuidados Dignos Fundazioak eragile aktibo moduan duten rola erreibindikatzen dute. Zehazki, GSRk dagoeneko 10 egoitza ditu ziurtagiri horrekin egiaztatuta (Libera-Care), eta beste 5 egiaztatzeko prozesuan daude. GSRk kudeatzen dituen egoitzen multzoan (gaur egun 20 dira) pertsonak lotzeko gailuen erabileraren maila %4 baino gutxiago da.
GSR Fundazioa. GSR kooperatibak sortu zuen 2016ko maiatzean, honako helburuekin: bere kudeaketa-eredua gizartera zabaltzea, ezagutza hedatzea eta sektore soziosanitarioan berrikuntza soziala kudeatzea. MONDRAGONen integratua, GSR kooperatibaren helburu nagusia da behar asistentzialak dituzten adinduen bizitza kalitatea hobetzea. 2010. urtean, Ana Urrutia, kooperatibak antolatutako Hobetze Jardunaldi batean izan zen eta, GSRk, Zainketa eredu berri honen ezarpenaren aldeko apustua egitea erabaki zuen, hainbat egoitzatan Libera-Care araua ezarriz. Urtebete igarota, jasotako emaitzak oso baikorrak izan ziren, loturak kentzeari eta erabiltzaileen bizi-kalitatearen hobekuntzari dagokionez. Modu honetan, GSR aitzindaria bihurtu da loturarik gabeko pertsonarengan zentratutako zainketa ereduaren ezarpenean, zaintzen dituzten pertsonen duintasunarekiko konpromisoari jarraiki.
Cuidados Dignos Fundazioa. Torrezuri Taldearen eskutik sortu zen, geriatria eta gerontologiako profesional baten nahiaren ondorioz, zentro soziosanitarioetan, sanitarioetan, sozialetan edota etxebizitzetan bizi diren pertsonek egunera jasotzen duten zainketan etika eta duintasuna bultzatzeko asmoarekin, eta zainketa horiek indibidualizatzeko eta pertsonalizatzeko asmoarekin. Zentroen eta prestatzaile homologatuen prestakuntzan lan egiten du, Libera-Care araua deituriko berezko Kudeaketa-metodologia irakatsiz.