Irakurriena
- 1. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 2. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 3. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 4. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 5. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 6. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
Gozatu Euspot 2015 iruditan!
Aretxabaletako Arkupe Kultur-etxean egindako sari banaketa ekitataldian, Irati Lejarraga eta Leire Jauregibeitia zornotzarrek eraman zuten Euspot 2015 lehiaketaren sari nagusia. Mondragon Unibertsitateko ikasleen lan onenaren saria, berriz, Beñat Galfarsoro, Xabi Goxentzia, Kerman Garralda eta Arkaitz Garcia Ikus-entzunezko Komuniakazioa graduko ikasleek irabazi zuten. Gaztetxoen saria, ostera, Arizmendi Ikastolako Mikel Zumaldek, Asier Berezibark, Ander Beitialarringoiak eta Lander Mediavillak irabazi zuten. Ikuslearen saria Paul Arzanegi, Ana Alberdi, Irene Arine eta Mikel Diaz Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komuniakazioa graduko ikasleek irabazi zuten. 2015eko edizioa amaituta, dagoeneko antolatzaileak 2016ko edizioa prestatzen hasi dira. Aretxabaletako Udalak, Arteman Komunikazioak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen dute Euspot, eta datorren urtean beste erakunde batzuk ere batuko dira antolakuntzara.