Irakurriena
- 1. Manuel Sánchez Lagarejo, MONDRAGON Healtheko presidente berria
- 2. "Gizarte-ekonomia gehiago, gizartea eraldatzeko"
- 3. Txinako Kunshan eskualdeko ordezkaritza bat, MONDRAGONen
- 4. Fagor Ederbatt, errendimendu handiko litiozko bateriak ekoizteko ekimen berria
- 5. Merkatuko erronka berrietara egokitzeko gaitasuna azpimarratu du Fagorrek Batzar Nagusian
- 6. Fagor Ederlan Taldeak Ipar Amerikako Regen Aluminum enpresaren %51 eskuratu du
GOe Gastronomy Open Ecosystem Basque Culinary Centerren proiektu berriak urrian irekiko ditu ateak

GOe – Gastronomy Open Ecosystem Basque Culinary Centerren proiektu estrategikoetako bat da, eta gastronomiatik etorkizun goxoa lortzen laguntzeko sortu da, talentuaren, ezagutzaren eta berrikuntzaren bidez. Bere helburua erakunde publiko eta enpresa pribatuekin lankidetza estuan aritzea da, elikadura zaporetsua, osasungarria eta jasangarria sustatuz.
Prestakuntza espezializaturako, ikerketarako eta berrikuntza gastronomikorako diseinatutako gunea izango da. Eraikina Bjarke Ingels Group (BIG) estudio ospetsuak diseinatu zuen eta Construcciones Amenabarrek egin zuen. Azpiegitura bakarra izango du: ikerketarako eta prestakuntzarako zortzi sukalde, analisi sentsorialerako gela, hamar laborategi, sormenerako gune bat, ikus-entzunezko produkzio-estudioa, co-workingerako guneak, enpresentzako guneak, ikasgelak eta sukalde balioaniztunak, 200 lagunetik gorako edukiera duen auditorioa eta zaharberritzeko espazioa.
GOe ikerketarako, berrikuntzarako eta espezializazio gastronomikorako espazioa izango da
Ezagutzaren, berrikuntzaren eta talentuaren komunitate globala osatuko da. Ekosistema horrek hainbat ekimen eta programa bilduko ditu, besteak beste:
● GOe Tech Center, Gastronomiako Zentro Teknologikoa
○ GOeren ikerketa- eta berrikuntza-jarduera GOe Tech Center Gastronomiako Zentro Teknologikoaren bidez garatuko da. Gastronomiaren sektorean berrikuntzarako eta ikerketarako gune bat da. Sukaldaritzaren etorkizuna birdefinitzen duten proiektu eraldatzaileak bultzatzen ditugu, ezagutza eta sormena uztartuz inpaktu positiboa sortzeko. Osasuna, iraunkortasuna, digitalizazioa, zentzumen-berrikuntza eta produktu berrien garapena bezalako funtsezko arloetan zentratzen gara, sektorean ezberdintasuna markatzen duten teknologia berriak eta soluzio iraunkorrak integratuz.
● Berrikuntza bultzatzeko eta ekintzaileei laguntzeko programak
● Masterren belaunaldi berri bat eta etengabeko prestakuntza
● Nazioarteko erreferentziazko topaketak eta ekitaldiak antolatzea
● Herritarrak aktiboki integratzea ikerketa, berrikuntza eta kultura gastronomikoko prozesuetan
Eskaintza akademikoa Basque Culinary Centerreko Gastronomia Zientzien Fakultatean garatuko da, etorkizuneko elikaduran espezializazioa eta berrikuntza gidatzeko diseinatutako programekin. Hauek dira GOen emango diren masterretako batzuk:
● Master 's Degree in Gastronomic Sciences
● Masterra: Food Design: Produktu, Zerbitzu eta Esperientzien Berrikuntza
● Master 's Degree in Food Fermentation
● Master 's Degree in Sensory Analysis and Consumer Sciences
Hiriari beriga, Donostiari irekia
Gune bizia eta parte-hartzailea da, eta herritarrek aktiboki parte hartu ahal izango dute, kultura gastronomiko jasangarriagoa, inklusiboagoa eta hurbilagoa sustatzera bideratutako jarduera irekien, tailerren eta lankidetza-prozesuen bidez.
GOe-ren inaugurazioa hainbat ikuspegitatik egingo da. Lehenik eta behin, herritarrei irekitako jardunaldi bat egingo da, interesa duten pertsonek eraikina, instalazioak eta bertan egingo diren jarduerak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten. Ondoren, inaugurazio instituzionala egingo da, esparru profesionalera zuzendutako ikuspegi batekin.
Azken batean, ikasteko, partekatzeko, gozatzeko eta gastronomiaren etorkizunaren parte izateko lekua izango da.