Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
Gizarte-Koop, gizarte-ekimeneko ekonomia aztergai Forokoopen zazpigarren edizioan
Goizeko 9:15ean emango dio hasiera EKGKO presidente den Maria Ubarretxenak ekitaldiari. Era berean, Javier Goienetxea, Konfekoopeko presidenteak ere parte hartuko du ekitaldiaren harreran. Ondoren, gizarte ekonomiak Euskadin duen eragina aztertuko dute. Era berean, gizarte ekonomia Euskadin duen eraginaren gaineko bideo bat erakutsiko da eta Carlos Askunze, REAS Euskadiren koordinatzaileak hitzaldia eskainiko du.
Balioak eta beharrak
MUko Leinn-eko ikasleek gidaturiko dinamika bat izango da ondoren, non 30 minutuko tarte batean gizarte ekonomiaren balioak eta beharrak aztertuko dituzten. Foro irekia izango da eta parte hartzaile guztiek euren ekarpenak egin ahal izango dituzte. Leinn-eko ikasleek dinamizatutako egitasmoaren ondoren, gizarte ekimeneko zenbait kooperatibek mahai inguru batean parte hartuko dute, besteak beste, eztabaida saioan honako hauek izango dira: SSI Taldea, Peñascal Taldea, Fiare, Koopera Taldea eta ColaBoraBora.
Saio honetako moderatzailea Luis Guridi, EHUko Ekonomia irakaslea eta Hegoa - Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuko zuzendaria - izango da.
Saioaren azken txanpan, berriz, beste bi hitzaldi egongo dira. Lehenenan, Joan Segarra, Federació de Cooperatives de Treball de Catalunyako gizarte-ekimeneko sozietateen arloko zuzendariak, euren erakundearen gaineko azalpenak eta errealitatearen erradiografia eskainiko ditu. Javier Sanzek, Elkar-Lan Koop.E.ko zuzendariak hartuko du hitza haren ondoren, eta amaiera, Joxe Mari Larrañagak emango dio. Forokoopeko moderatzaileak saioaren konklusioak eskainiko ditu.