Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Banaketa komertziala
Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa
Irakurriena
- 1. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 2. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 3. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 4. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 5. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 6. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
Gizarte-Berrikuntzari buruzko jardunaldia antolatu du ISEAk
Hiru dira helburu nagusiak: Gizarte-Berrikuntzari buruzko jarduerei buruzko elkartrukea sustatzea; Gizarte-Berrikuntzak administrazio publikok, nahiz enpresen zereginean izan dezakeen errotzea; eta enpresa eta Administrazio Publikoaren arteko elkarlana bultzatu gizarte-berrikuntza ekimenak bultzatzeko.
Asmo horiek kontuan izanik “Gizarte-Berrikuntzari buruzko ikuspegiak” izeneko jardunaldiak ikuspegi askotariko eduki hauek proposatuko ditu:
• Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen “Etorkizuna Eraikiz – GipuzkoaLab” izeneko ekimenak gizarte-berrikuntzaz duen ikuspegia; diputatu nagusiaren kabineteko zuzendaria den Xabier Barandiaren eskutik.
• Gizarte-Berrikuntzaren hastapenak; SINNERGIAK Social Innovation (UPV/EHU) izeneko laborategiko Alvaro Luna-ren eta Egoitz Pomares-en eskutik.
• Gizarte-Berrikuntzaren ikuspegia KIMU BERRI izeneko enpresa eta administrazioaren lankidetzan; Debagoieneko Garapen Agentziaren eskutik.
• Eroski Fundazioaren eskarmentua; Alejandro Martinez Berriochoaren eskutik.
• JAKIBERRI-Euskal Janari Lasterra izeneko ekimena; Ausolan Koop Elkarteko Amaia Agirreren eskutik.
• E3! Ekimena; ISEA koop Elkarteko Mikel Orobengoaren eskutik.
Jardunaldia LKSek Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunearen erdialdean duen eraikuntzan izango da, maiatzaren 31n, arratsaldeko 15:00etaik aurrera. Jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da; bai (943772064) telefonora deituz, edo (morobengoa@iseamcc.net) helbidera mezu bat igorriz.