Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Automozio osagaiak
Ikerketa zentro teknologikoa
Muntaketa automatikoaren sistemak
Bizikleten fabrikazioa
Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Nazioarteko enpresa taldea.
Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Gipuzkoa Talent egitasmoak lurraldeko enpresa garrantzitsuenak batuko ditu Reale Arenan
Gipuzkoako Foru Aldunditik estrategia global bat ari da garatzen talentuaren inguruan: Gipuzkoa Talent. Estrategia horren helburua da talentua erakartzea eta lurraldeko enpresetan talentua sortu eta atxikitzea. Be Basque Talent Network plataformarekin elkarlanean, zenbait zerbitzu eskaintzen dira talentua Gipuzkoako enpresetara hurbiltzeko. Gipuzkoan giza kapitala sustatzeko eta bultzatzeko eta giza kapital hori Gipuzkoako ekonomia-ehunarekin konektatzeko proiektua da.
Gipuzkoa Talent-ek Gipuzkoako zientzia-teknologia-enpresa ehuna sendotzea du xede, hain zuzen lehiakorrak izaten segitzeko, profesionalei beren ibilbide profesionalak Gipuzkoan garatu ditzaten beharrezko laguntza emateko, eta erakunde- eta enpresa-ehunari beharrezko orientazioa eskaintzeko, talentu hori guztia enpresa-errealitatearekin lotzearren.
Talentua eta enpresak elkarrekin
Hala, datorren abenduaren 23an, astelehena, Real Sociedad taldearen Reale Arena estadioan jardunaldi bat egingo da Gipuzkoara bueltatu nahi duten talentuak eta talentu beharrean dauden enpresak batzeko. Besteak beste, MONDRAGON Korporazioak ordezkaritza zabala izango du jardunaldian. Bertan izango baitira DanobatGroup, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Fagor Industrial, Ulma Taldea, Ikerlan, Mondragon Assembly, Orbea, Orkli eta Orona.
Lurraldeko puntako enpresak talentu onenarekin elkartzeko jardunaldi ezinhobea izango da.
Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Automozio osagaiak
Ikerketa zentro teknologikoa
Muntaketa automatikoaren sistemak
Bizikleten fabrikazioa
Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Nazioarteko enpresa taldea.