Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Zaharrei egokitutako altzariak
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Irtenbide profesionalak.
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna
Irakurriena
- 1. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 2. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 3. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 4. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 5. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 6. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
Gerodan izango da MONDRAGON Health aliantzako bederatzigarren kooperatiba
Bexen Cardio, Bexen Medical, Bihar Homecare, ERREKA, Fagor Healthcare, GSR, Gerodan, Osarten eta LKS Next kooperatibek osatzen dute MONDRAGON Health aliantza, bereziki dimentsioan eta negozio aukeretan irabazteko, eta, aldi berean, produktuak eta zerbitzuak hobetzeko, elkarren arteko lankidetzaren bidez, osagaien ekoizpenetik hasita zerbitzu eskaintza ezberdinak bideratuz, aurrez adierazitako eremuetan. 2.000 pertsona baino gehiago enplegatzen dituen aliantza estrategikoa da MONDRAGON Health.
Juan Larrañaga kooperatibako zuzendari nagusiarentzat, "Gerodanek bere ezagutza guztia eskainiko du, batez ere hirugarren adinekoen egoitzen ekipamenduan, baina baita osasunaren arloko proiektu berrietan ere"
Gerodanek irtenbide eta zerbitzu integralak eskaintzen ditu eremu soziosanitarioan eta hoteletan. Mendekotasuna duten pertsonei edo desgaituei egokitutako altzariak diseinatu eta ekoizten ditu, eta hotel-egonaldiez gozatu nahi duten autonomoei egokitutako altzariak ere eskaintzen ditu.
Espainia, Frantzia eta Erresuma Batua
Gerodan MONDRAGON Healthen bederatzigarren kooperatiba da, eta MONDRAGON Hospitality klusterrean ere parte hartzen du, hotelen sektorean irtenbide integralak eskainiz. MONDRAGON Korporazioko Ekipamendu Dibisioko kidea da eta 10 pertsona enplegatzen ditu gaur egun. 2004ko urrian sortu zen eta ekipamendu geriatrikoan, hoteletan eta bulegoetan aditua da.
Azpeitiko egoitza nagusitik bi merkatutan jarduten du nagusiki, Estatu espainiarrean eta Frantzian, eta Erresuma Batuko zenbait operaziorekin hasi da hedatzen.
Posizioa indartzea helburu
MONDRAGON Healthen integrazioak merkatu berrietara sartzeko aukera eskainiko dio Gerodani, eta, aldi berean, markaren irudia indartuko du. Juan Larrañaga kooperatibako zuzendari nagusiarentzat, "Gerodanek bere ezagutza guztia eskainiko du, batez ere hirugarren adinekoen egoitzen ekipamenduan, baina baita osasunaren arloko proiektu berrietan ere".
Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Zaharrei egokitutako altzariak
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Irtenbide profesionalak.
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna