Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
FITCH-ek berretsi egin du LABORAL Kutxaren BBB+ ratinga
Ekainean, kalifikazio-agentziak LABORAL Kutxaren epe luzeko ratinga hobetu zuen, BBBtik BBB+ra igoz.
Hil honetako berrikuspenean, agentziak berretsi egin du LABORAL Kutxaren balorazioa eta, beraz, Estatuaren beraren maila berean dago. Kalifikazio hori Estatuan egoitza duten finantza-entitate guztietan onena da, bi bankurik nazioartekotuenak kontuan hartu gabe. Horrez gain, epe laburreko kalifikazioa ere berretsi du (F2), baita “viability” edo berezko sendotasunari buruzkoa ere, babes publikoak aintzat hartu gabe (BBB mailatik BBB+ mailara).
Fitch-ek kontuan hartu du LABORAL Kutxak batez ere Euskal Herrian eta Espainiako Iparraldean jarduten duela, egoera ekonomiko egonkorrago batean.
Epe luzeko ratingaren oinarria entitatearen sendotasun indibiduala da, eta aintzat hartzen du, batez ere, LABORAL Kutxaren arriskuen gestio ona (horren isla da sektoreko batez besteko ratioak baino hobeak izatea). Eta bereziki aipatzen ditu kapitalizazio-maila handia eta finantzaketa-egitura egokia.
Agentziak, bestalde, LABORAL Kutxaren finantza-profil egokia, galerei aurre egiteko ahalmena eta aktiboen kalitate ona goraipatu ditu. Era berean, etorkizuneko balizko estres-egoerei aurre egiteko moduko arrisku-estaldura sendoak dituela azpimarratu du.
|
FITCH Balorazioa |
|
|
SANTANDER BBVA LABORAL KUTXA CAIXABANK KUTXABANK BANKIA BANCO SABADELL BANCO POPULAR |
A- A- BBB+ BBB BBB BBB- BB+ BB+ |