Irakurriena
- 1. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 2. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 3. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 4. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 5. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
- 6. Ategiren I. Energia Foroa: Trantsizio energetikoa, lehiakortasun industrialaren erdigunean
Festa giroan eta senideek lagunduta ospatu zuten Fagor Ederlaneko lan-bazkideek kooperatibaren 50.urteurrena
Jai giroan, harrotasunez eta eguraldi ederrarekin ospatu zuen Fagor Ederlaneko 'familia' handiak 50.urteurreneko Ate Irekien Jardunaldia.
Arrasaten (Markuleten, Uribarrin eta Ederteken) dituen hiru lantegi eta berrikuntza gunean ateak goizeko 9etan ireki zituzten. Ordu paretsuan Aretxabaletako eta Eskoriatzako lantokiak irekiko zituzten, eta senideek eta lagunek Fagor Ederlan barrutik ezagutu ahal izan zuten, baita Edertek-eko berrikuntza gunea ere, Garaian dagoena.
Aurreikuspenen gainetik
Aurreikuspenak ikusirik, bisita gidatuetarako zenbait gidari jarri zituen Fagor Ederlanek, guztiak kooperatibako lan bazkideak. Haien laguntzarekin, senideek lantokiak bisitatzeko aukera izan zuten. Prentsak, fundizioa eta txoko ezezagun guztiak bertatik bertara bisitatzeko aukera izan zen 30-45 minutuko iraupena izan zuten bisitetan.
Senideekin konpartitzeko eguna
50.urteurrena ospatzeaz gain, ate irekien jardunaldiaren helburu nagusia izan da senide eta lagunei erakustea lantokia, beti ere onarpen eta ospakizun sentimenduarekin. Izan ere, aurten Fagor Ederlanen oso bizi dago sentimendu hori.
Ekitaldi nagusia eguerdiko 12etan egin zen Eskoriatzako lantokiko parking nagusian. Bertan ez ziren falta izan edaria, jatekoa, haurrentzako jolasak, kontu kontalariak, photocall bat, karaokea, musika, azoka solidarioa... eta gainera bi elkarterentzat dirua batu zen Debagoieneko Zu behar zaitut elkartearentzat, eta ASPANOGIrentzat.
Bi elkarteek osasun arazoak dituzten haurrekin egiten dute lan, lehenak garun minusbalitasunak dituztenekin, eta bigarrenak Gipuzkoako haur onkologikoekin.
Ate irekien jardunaldia jendetsua izan zen, eta guztira ia 1.600 lagunek esku hartu zuten ekintzetan.
Argazki guztiak: flickr kanalean eta koop gunean eta baita fagorederlan50 webgunean.




