Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
Fagor Elektronikak familiei ireki zizkien ateak 50. urteurrenean
Zapatuan jai giroa nagusitu zen Fagor Elektronikan. 1966an sortutako kooperatibak Ate Irekien jardunaldia antolatu zuen, 50.urteurrena ospatzeko asmoz eta familiei lantegiko ateak parez pare irekitzeko. Ekitaldia giro ezinhobean ospatu zen.
Goizeko hamarrak eta erdietan hasi ziren bisita gidatuak Fagor Elektronikak Arrasaten duen lantegian. Ordurako asko ziren bertaratutakoak eta langile bazkideek gustura artatu zituzten.

Ondoren, eta lantegiko espazio eta gune berezi guztiak bisitatuta, lagun, senide eta bertaratutako guztiek eguna ospatzeko aukera izan zuten. Ez zen ezer falta izan, eta lantegi kanpoaldean egokitutako karpan sagardo kupela, puzgarriak, zezen mekanikoa, haurrentzat jokoak, edariak, jatekoak eta musika izan ziren.
Senideei aitortza
Ate irekien jardunaldia senitartekoei aitortza egiteko balio izan die bazkideei. Izan ere, ekitaldia helburu horrekin antolatu zuten: 50 urteak ospatu eta, aldi berean, senideei eskerrak eman.