Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Fagor Elektronikak bazkari ederraz esan dio agur 50.urteurrenari
Fagor Elektronikak Arrasateko Uarkape Frontoian amaiera bikaina eman dio ospakizunez beteriko urteari. Lagun arteko bazkaria larunbatean egin zen.
Arrasateko Uarkape frontoia jangela erraldoi bilakatu zen Fagor Elektronikako lan-bazkide eta lagunak batzeko. Guztira, Mondragoeko kooperatibako 220 gonbidatu elkartu ziren 50.urteurrenari agur esateko asmoz. Gaur egungo langile asko, aspaldiko lankideak, dagoeneko erretiratuta daudenak... Ederto pasa zuten eta batek baino gehiagok sorpresa polita jaso zuen. Izan ere, erretiratuta dauden lan-bazkideek omenaldi polita jaso zuten. Zorionak Fagor Elektronika!