Irakurriena
- 1. Idoia Mujika Uribesalgok hartuko du bere gain Mondragon Lingua-Alecopen zuzendaritza nagusia
- 2. Osartenek eskaintzen dituen zerbitzuek bikainekoa jaso dute
- 3. Oroi, LEINNetik sortutako enpresa teknologikoa
- 4. MONDRAGON Mexikoko Unibertsitatearen 10. urteurrena
- 5. Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euroko laguntzak eskaintzen ditu adimen artifiziala sustatzeko enpresetan
- 6. 3Kimu proiektuak aukeratu ditu bederatzi lan finalistak
- 7. Ikerlanek 28 milioi euroko diru-sarrera historikoak lortu ditu
- 8. Ausolan, 2023ko Enpresen lasterketan irabazle
- 9. Orbeak bere proiektua sendotu du mila pertsona baino gehiagorekin
- 10. 2023ko Itzuliaren irteerak eman dio hasiera ofiziala EIKAren 50.urteurreneko ekitaldiei
Fagor Ederlanek bateria iraunkorra aurkeztuko du The Battery Show Europe 2023 azokan

Sektorean dihardutenek inoiz baino interesgarriago aurreikusten dute aurtengo edizioa, bateria aurreratuen eta ibilgailu elektrikoen teknologia-komunitatearentzako lehentasunezko hitzordu den aldetik, mugikortasunaren elektrifikaziorako esangura handikoa den sektore batean landurikoak partekatzeko, ezagutzeko eta aztertzeko aukera eskainiko duelako. Bertan izango da Fagor Ederlan, hainbaten artean, haren bateria iraunkorra aurkezten. “Baterien sektorean hitzordu garrantzitsuenen artean dagoenez, The Battery Show Europe 2023 azokak aukera paregabea eskainiko dio Fagor Ederlani haren Battery Packsak eta mugikortasun elektrikorako osagai aurreratuak aurkezteko”, aitortu dute kooperatibako arduradunek.
Bada, mugikortasun iraunkorrago eta efizienteago baten aldeko lanean darrai Fagor Ederlanek. Besteren artean, ibilgailu elektrikoentzako osagaien ekoizpenean eta sistemetan aditu denez, eragile aktibo izan gura du mugikortasun iraunkorrerako trantsizioan. Horretarako, eredu horretan sakontzen jarraitzeko funtsezko zaion ikerketarako eta garapenerako inbertsioekin dihardu, bilakaerarekin segitzeko zereginean erdigunean baitu haren bateria sistemen eta balio katearen egokitzea.
Besteak beste, tentsio altuko bateria sistementzako balio-proposamena aurkeztu berri du Fagor Ederlanek, modularra, eskalagarria eta kostuetan lehiakorra den soluzio bat eskainiz. Gainera, likidoen kudeaketa termikorako eta kimikorako NMC edo LFP puntako teknologiak darabilzki, haren eskaintzaren moldagarritasuna bermatuz. “Sektoreko eragile nagusiekin jarduteko eta mugikortasun elektriko iraunkor eta efiziente batera bidean ekarpena egiten jarraitzeko helburuekin doa Fagor Ederlan Stuttgartera”, azaldu dute kooperatibako arduradunek.