Irakurriena
- 1. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 2. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 3. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 4. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 5. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 6. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
Fagor Connect aurkeztu du Fagor Electronicak
Bezeroei puntako bitartekoak eskaintzeko lanean darrai Fagor Electrónica kooperatibak. Ekinbide horretan, teknologia eta denbora-pasa uztartuta, esperientzia pertsonalizatua eta konektatua eskaintzeko aukera ematen duen Fagor Connect produktua merkaturatu du. Haren bidez, esaterako, hoteletan ostatu hartuta daudenen esperientzia hobetzea lortuko litzateke, askotariko edukiak eta zerbitzuak eskainiz -horien artean daude filmak, telebista saioak, musika, turismo-informazioa eta jatetxeetako erreserbak-. Gainera, tresna berria lagungarri izan liteke bezeroaren leialtasunerako, besteren artean, kalitate handiko zerbitzua eskainarazteko bitarteko baita.
Fagor Electrónicak merkaturaturiko tresna berriari esker, ostera, erreserben kudeaketa eta okupazioren jarraipena moduko zeregin eta prozesuak automatizatzeko aukera lukete hotelek, haien langileen efizientzia hobetuz eta kalitate handiko zerbitzua eskainiz. Eta sektore sozio-sanitariorentzat ere baliagarri litzateke Fagor Connect, hainbaten artean, klinika, ospitale edo zaharren etxeen interakzioa ahalbidetzen baitu, interakzio pantailei, ilaren kudeaketa adimendunari… esker, erabiltzaileen esperientzia hobetuz.
Proiektu berriaren arduradunek argitu dutenez, zerbitzu iraunkor bat eta negozio modu berriak eskaini gura ditu ekinbide berriak, “bezerien espazioak digitalizatzeko apustu seguru bat eginez”. Era berean, ohi moduan, beharrezko teknologia eta azpiegiturak bermatzeaz aparte, bide laguntza teknikoa eskainiko du kooperatibak produktuaren bizi zikloan, beti ere, “ongizatean, komunitatean, diru-sarrera berriak sorrarazteko zereginean eta iraunkortasunean sakonduz”.
Informazio gehiago: https://www.fagorelectronica.com/negocios/servicios-multimedia/