Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Fagor Automationek bulego eta teknologia zentro berriak inauguratu ditu Indian
Fagor Automationek hazkunde esponentziala izan du herrialdeko makina-erremintaren merkatuan, eta erronka berriak agertu zaizkio. Horiei erantzutera datoz bulego eta zentro teknologiko berriak, beti ere, kooperatibaren plan estrategikoa erdigunean.
Indiako makina-erremintaren merkatuan posizionatzeko ahaleginean dabil Fagor Automation. Horretarako, Hedatze Plana du abian jarria. Hain zuzen ere, horren baitan dago bulego eta teknologia zentro berriak zabaltzeko erabakia. Bada, formakuntza, zerbitzu eta konponketa zentroa du espazioak, eta, horretan geratu barik, leku gehiago du biltegiratzerako. Gainera, makina-erreminten merkatuan esangura handiz diharduten Bangaloreko bezeroen eta bestelakoen alboan daude kokatuta.
Inaugurazio berriarekin, Indiako merkatuko posizionamendua hobetzen segitzeko asmoa berretsi du Fagor Automationek, jakin baitaki esangura handiko merkatua dela makina-erreminten sektorean hedatzen jarraitzeko. Esan moduan, gainera, dagoeneko urteetako esperientzia du pilatua Indian, hamarkadak baitaroatza hango bezeroei automatizazio eta digitalizazio soluzioak eskaintzen -lehen bulegoa duela 15 urte zabaldu bazuen ere, herrialdeko enpresekin elkarlanean, 90eko hamarkadan hasi zuen Fagor Automationek Indiako ibilbidea-.