TUlankide MONDRAGON

Ezagutza

MUk Estatuan aitzindaria den Master bat jarri du martxan, enpresako emaitzak hobetu nahi dituzten profesionalentzat

2013/02/08

Industria Eragiketen Zuzendaritzako Executive Masterra Bilboko Merkataritza Ganberan emango da, 2013ko otsailetik 2014ko martxora bitartean. Masterraren helburua da ikuspegi estrategikoa eskaintzea profesional zein enpresei arlo honetan, enpresako prozesuak nahiz emaitza ekonomikoak hobetze aldera.

Gehiago irakurri

Euspot lehiaketak, sare sozialak eta euskara izango ditu hizpide

2013/02/08

Mondragon Unibertsitateak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa Koop elkarteak antolatu dute lehiaketa. Aurtengo gaia “sare sozialak eta euskara” izango da.

Gehiago irakurri

Ate irekien jardunaldiak martxa onean doaz Mondragon Unibertsitatean

2013/02/06

Mondragon Unibertsitateko fakultate guztietan burutu dituzte dagoeneko ate irekien lehen jardunaldiak. Eta orain arte balorazioa ezin hobea da. Hurrengo hilabeteotan aukera izango dute ikasle eta gurasoek fakultate desberdinak bisitatzeko eta eskaintzaren berri hurbiletik izateko.

Gehiago irakurri

Marketin digitalaren gaineko foroa egin da Otaloran

2013/02/05

MONDRAGON Korporazioa osatzen duten kooperatibetako Marketin arduradunak eta komunikazio adituak Otaloran elkartu ziren urtarrilaren 29an marketin proiektuen inguruan jarduteko. Besteak beste, MUko Iñaki Lakarra eta Jesús Lizarraga, eta Zentro Korporatiboko Javier Marcos eta Jose Luis Lafuentek aurkezpenak egin zituzten.

Gehiago irakurri

Beñat Aierdi Jerez, MUko Psikopedagogia ikasketak bukatzen ari da Kenian

2013/02/05

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko ikaslea da Beñat. Leidenen (Holandan) hasi zuen ERASMUS programa, Hogeschool Leiden unibertsitatean. Gaur egun, Kenian ari da eskola publikoetan hezkuntza konpetentzia eta konpetentzia sozialak nola lantzen dituzten aztertzen.

Gehiago irakurri

MUk Ate Irekien jardunaldiak egin ditu bere hezkuntza-eredua ezagutarazteko

2013/02/02

Jardunaldi bakoitzak bi ordu inguru iraungo du eta, horietan, bakoitzak bere eskaintza akademikoa eta titulazioak zehatz-mehatz aurkeztuko ditu. Titulazioen koordinatzaileekin solasean aritu eta zalantzak argitu, instalazioak aurrez aurre ezagutu eta Mondragon Unibertsitatean gaur egun garatzen ari diren proiektu batzuk ezagutu ahal izango dira jardunaldietan.

Gehiago irakurri

Ikus-entzunezko ikasleen RHÖ musika-bideoa, ikusgarria.

2013/01/31

Aretxabaletako kanpusean ikasten duten 4.mailako bi ikasleek RHÖ bideoa landu dute.

Gehiago irakurri

MU, prestakuntza eskaintzeko nazioarteko egiaztagiria eskuratu duen Euskadiko lehen unibertsitatea

2013/01/29

Mondragon Unibertsitatea Registered Education Provider (REP) bihurtu da; hau da, proiektuen kudeaketaren alorrean erakunde akademiko aitzindariak aitortzen dituen titulua lortu du. Egiaztagiri hori Project Management Institute (PMI) enpresa eta proiektuen kudeaketarako nazioarteko sare ospetsuak aitortzen du. Aipatu sarea nazioarteko erreferentzia da ezagutzaren garapenean, hezkuntzan eta proiektuen kudeaketa profesionalizatzen.

Gehiago irakurri

Sukaldaritza zaleek 40 gastronomia ikastaro berri izango dituzte aurten Basque Culinary Centerren

2013/01/28

Ikastaroek chef adituen parte hartzea izango dute, horien artean; Josean Eizmendi, Donostiako Kokotxa jatetxeko Daniel Lopez, Zeruko tabernako Josean Calvo, Irungo Danako jatetxeko David Rodriguez, Angelita Alfaro, Pablo Loureiro edo Mikel Gallo. Gainera, aurtengo berrikuntzen artean, errepasoa egingo diete Arzak, Atxa, Arbelaiz, Arguiñano, Subijana, Aduriz eta Berasateguiren errezetarik ezagunenei.

Gehiago irakurri

Berdeago Azoka zabalik izango da bihar arte ohitura jasangarriagoak bultzatzeko

2013/01/25

Ingurumena, jasangarritasuna eta energiaren eraginkortasuna bultzatzeko helburuarekin zabaldu ditu ateak gaur Berdeago Azokak Durangoko Landako Gunean. Gaur, egun osoz, eta bihar Berdeago feria bisitatzeko aukera izango dute herritarrek eta arloko profesionalek. Egitasmoaren antolakuntza, gainera, MUko LEINN Graduko sei gaztek antolatu dute.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Igandea 31 Min: 15
Max: 31
Astelehena 1 Min: 17
Max: 29
Asteartea 2 Min: 16
Max: 28
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak