TUlankide MONDRAGON

Ezagutza

Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohia izango da protagonista 2012ko Arizmendi topaketan

2012/11/19

Juan Jose Ibarretxe Markuartu, Lehendakari ohia eta ekonomialaria izango da 2012ko Arizmendi topaketaren gonbidatu nagusia. Ibarretxe “Etorkizuna: Identitatea, Berrikuntza,... Lankidetza” izenburupean arituko da. Topaketa, azaroaren 29an izango da, eguena, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan.

Gehiago irakurri

Milaka lagun batu ziren Durangon kooperatiben jaia ospatzeko

2012/11/12

Durangoko Landako Gunea jendez bete zen atzo egun osoz. Aitzakia ezin hobea; kooperatiben festa ospatzea, Kooperatiben Nazioarteko Urtean. Konfekoop erakundeak antolatutako jaian gaztetxoenak izan ziren protagonista goizean, Irrien Lagunen eskutik. Gainera, nekazaritza arloko kooperatibek euren produktuak erakutsi zituzten.

Gehiago irakurri

Arizmendiko ikasleak Polonian MONDRAGONeko kooperatibismoa azaltzen

2012/11/08

Arizmendi Ikastolako Almen eta Gaztelupe guneetako sei ikasle Polonian izan dira ikasleen arteko kooperatibismoari buruzko topaketetan. Debagoiendarrek MONDRAGONen esperientzia azaltzen duen ikus-entzunezkoa egin eta Polonian Arrasateko esperientziari buruz aritu dira.

Gehiago irakurri

Enpresentzako metodologia berritzaileei buruzko jardunaldia antolatu dute Mondragon Unibertsitateak eta ESTIA Recherchek, Donostian

2012/11/08

Jardunaldia gaur eta bihar gauzatuko da Basque Culinary Centerren, eta ERALAN2 –enpresen berrikuntza bultzatzeko barne hartzen dituen mugaz haraindiko plataforma– ikerkuntza-programaren barruan kokatzen da. Pirinioez haraindiko jardunaldia gaur hasiko da, Antonio Cancelo Mondragon Korporazioko lehendakari ohiak eskainiko duen hitzaldi honekin: “Lankidetzan jardun lehiakorrak izateko eta krisiari aurre egiteko”, eta bihar eguerdian amaituko da

Gehiago irakurri

MONDRAGONeko BACek 'Brokante Teknologikoa' antolatu du

2012/11/05

MONDRAGONeko BAC - Business Acceleration Center proiektuak 'Brokante Teknologikoa' izeneko ekimena abiarazi duela jakinarazi du. Ekimenaren interesaren jatorria egiaztapen bat da, hau da, baliabide ekonomikorik ez dagoelako, enpresa estrategia orokorrarekin bat etortzerik ez dagoelako, komertzializatzeko kanalik ez dagoelako… gure kooperatibetan garapen fase aurreratuan dauden hainbat proiektu etenda daude, eta horiek stock teknologiko bat eratzen dute eta gauzatu gabe dauden negozio aukerak dira.

Gehiago irakurri

Arizmendi Ikastolak logotipo berria aurkeztu du

2012/10/16

Arizmendi Ikastolak etapa berri bat bizi du eta hori irudikatzeko logotipo berria sortu du. Joan den ikasturtean hausnarketa prozesua zabaldu zuten Ikastolaren baitan eta garai berrietara egokitu eta aldaketen lema eramateko ‘Zeurea, geurea, danona’ leloa asmatu dute.

Gehiago irakurri

MUko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko campus berria zabalik

2012/10/16

Irailaren 18an hasi zen Ikus-entzunezko Komunikazio graduko kurtsoa Aretxabaletako campus berrian. Orain arte Eskoriatzan eman izan dira gradu honen ikasketak, beste gradu batzuekin batera, baina leku falta dela-eta aldaketa egitea behar-beharrezkoa izan da aurtengo urterako. Ikus-entzunezko Komunikazio graduak bere campus propioa edukitzeaz gain, berrikuntza eta eskaintza desberdin eta hobeak ditu. Hori argi eta garbi dago irakasle eta ikasleen esanetan.

Gehiago irakurri

'Euskara lanean bidea egiten' jardunaldian MONDRAGONeko 50 kooperatiba batu ditu EMUNek

2012/10/04

Garaia Berrikuntza Gunearen areto nagusia jendez bete da gaur arratsaldean EMUN kooperatibak antolatutako jardunaldian. "Euskara lanean bidea egiten" izenburupean 180 lagun elkartu dira, 90 bat enpresatakoak. Horietatik, erdia baino gehiago MONDRAGON Korporazioko kooperatibak. Jardunaldiaren helburu nagusia izan da 'euskararen arloan dauden esperientziak trukatzea'.

Gehiago irakurri

Fagor taldeko Dreamworks ekimeneko lehenengo saioak harrera ona izan du

2012/10/03

Fagor Etxetresnak, Fagor Elektronika, Mondragon Assembly, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Fagor Industrial, ISEA S. coop., eta Fagor Taldeko promozio guneko kideak Dreamworks ekimeneko lehenengo edizioa ospatu zuten. 15 kidek parte hartu zuten ekitaldian.

Gehiago irakurri

Ekintzaileekin ekintzailetasunaz ikasten lelopean hiru jardunaldi egingo dira Garaian

2012/10/03

Euskadi Emprendek eta Garaia Berrikuntza Guneak ekintzailetasunaren gaineko jardunaldiak antolatu dituzte. “Ekintzaileekin ekintzailetasunaz ikasten” lelopean antolatu da egitasmoa eta, besteak beste, sektore askotako ekintzaileak elkartuko dira Garaian: komunikazioa, osasuna, teknologiak…

Gehiago irakurri

Eguraldia
Osteguna 21 Min: 6
Max: 13
Ostirala 22 Min: 6
Max: 12
Larunbata 23 Min: 6
Max: 11
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak