Euspot lehiaketak “Nekazaritzatik bizi nahi dugu!” izango du hizpide

Euspot, euskarazko spot lehiaketaren 10. edizioak gazteak eta, batez ere, emakumeak landa eremura gerturatu nahi ditu.
2021/02/22

Aurkeztu berri da Euspot lehiaketaren edizio berria, 10. edizioa. Aurkezpenean izan dira erakunde antolatzaileetako ordezkariak: HAZIAretxabaletako UdalaArteman KomunikazioaMondragon UnibertsitateaArizmendi IkastolaBai euskarari, eta Music Library

Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko sortu zen lehiaketa eta aurten ere horixe izango da helburua, "Nekazaritzatik bizi nahi dugu!" gaia abiapuntu hartuta.

Lehiaketa irekia da eta edozeinek har dezake parte, adin eta maila guztietarako sariak baitaude.

Aurtengo spotak gazteak animatu beharko ditu familia-nekazaritzatik bizitzera. Helburua gazteak eta horien artean batez ere emakumeak landa eremura gerturatzea izan behar da. Spot baten bitartez herritarrak kontzientziatu nahi ditugu bertako familia nekazaritzak ingurumen eta gizarte jasangarritasunari ematen dion guztia balioan jartzeko eta lehen sektorea indartzeko.

Euspot-aurkezpena-2021-01-1024x636.jpg

Zer den familia-nekazaritza? Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza ustiatzeko modu jasangarri eta orekatu bat.

Hauek dira familia nekazaritzaren gaur egungo erronkak:

  • Elikadura
  • Krisi klimatikoa
  • Lurraldearen antolaketa
  • Jasangarritasun ekonomikoa
  • Gizateriaren ongizatea.

Gazteek heldu behar diote ustiapen eredu jasangarri horri, beraien esku dago horren irautea, eta gizartearen esku ustiapen horietako elikagaiak kontsumitzea. Lurrak ematen diguna ustiatzetik bizi dira Euskal Herriko familia asko eta asko eta horiei zor diegu, lanpostu ugari sortzeaz gain, gure lurra eta paisaia zaintzea eta gure natura ingurunea hobetzea. Bizitzeko beste modu bat. Tokiko produktuak, kalitatezko produktuak. Km 0. Jasangarria.

 

 

30 segundu gehienez eta formatu librean

Lanen iraupena 30 segundokoa izan behar da gehienez. Aurtengo berrikuntza izango da formatu librean izango dela, hau da, spota edozein formatutan grabatu ahal izango dela: horizontalean ala bertikalean.

 

2.800 euro saritan

Sei sari banatuko dira.

Sari nagusiak:

  • Spotik onena (1.000 euro).
  • Publikoaren saria (500 euro).
  • Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).
  • Gazteen saria (14-18 urte) (250 euro).

Irakaskuntza

Irakaskuntza unibertsitate zentroa