Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Euskarazko kazetaritza eta komunikazioaren 30. Argia Sariak banatu dira
Euskarazko kazetaritza eta komunikazioaren sariak urtero banatzen dira eta beste erakundeen artean, Laboral Kutxaren babesa dute.
Aurreko ostiralean, hilak 25, banatu ziren Argia Sariak. Aurtengoa ekitaldi berezia izan da, batetik 30 urte egin dituztelako Argia Sariek, eta bestetik mendeurrena ospatzen ari direlako ARGIAn.
30. edizioko sarituak honakoak izan dira:
- IRRATIA: Juan Carlos Etxegoien Juanarena "Xamar” (‘Euskara Jendea’ irratsaioagatik, Bilbo Hiria irratian).
- PRENTSA: Gari Garaialde fotokazetaria, migrazioaren errealitatea ikusarazteko argitaraturiko lanengatik.
- IKUS-ENTZUNEZKOA: "Gurean" dokumentala (Askekintzarena)
- INTERNET: Indarkeria matxistaren biktimen mapa (‘Berria’ egunkariarena)
- SUSTAPENA: Altsasuko Gurasoak
- MEREZIMENDUZKOA: Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia, 100. urteurrenagatik.
Argia Sariak
Urtetik urtera euskarazko komunikazioa saritzen da ondoko alor hauetan: ikus-entzunezkoa, irratia, prentsa idatzia, internet eta sustapen-ekintza. Euskal kulturan nabarmendutako pertsona, ekimen edo taldea ere saritzen da sarritan.