TUlankide MONDRAGON

Euskara planen erakusleihoa: MAPSA

2019/12/17

Gaur egun 600 pertsona inguru dira kooperatiban. Zuzendaritzatik apustu sendoa egin da Euskara Planari babesa eta baliabideak eskaintzeko.
Euskara planen erakusleihoa: MAPSA

Mapsako Euskara Batzordeko kideak.

Kokapena: Orkoien (Nafarroa)

Euskara planaren indarguneak:

  • Euskara Planen munduan duen ibilbidea izanda (13 urte), Nafarroan erreferentetzat hartua da: 2020ko Euskaraldiaren aurkezpen ofizialean parte hartu zuen bere esperientzia partekatuz.
  • Organoen babesa eta inplikazioa du. Lehendakariak euskara ikasi eta erabiltzen du, eta zuzendaritzatik ere Euskara Planari babesa eta baliabideak eskaintzeko apustua egin da.
  • Euskara eskolak planaren puntu sendoetako bat dira. Une honetan 3 eskola daude abian: horietako bitan astean 6 ordu ematen dira, eta beste batean 4,5. Enpresak matrikula %100ean ordaintzeaz gain, klaseetan pasatzen duten denboraren %50 lanordu gisa aitortzen die euskara ikasleei.
  • Euskara Batzordeko kideak profil eta gaitasun desberdinak dituzte, eta aniztasun hori lagungarria izan da ekintza zehatzak egikaritzerakoan, osagarriak baitira batzuek edo besteek egin ditzaketen lanak eta ezagutzen dituzten langile taldeak.

 

Lorpen nagusiak:

  • “Mapsan Adi” aldizkaria: euskara planeko aldizkaria izatetik kooperatibaren aldizkari izatera pasa zen. Harrera oso ona du aldizkariak langileen artean.
  • Bazkidetza planean, bazkide ez diren behin-behineko langileak bazkide egiterakoan euskara jakitea balioestea adostu du Kontseilu Errektoreak. Izan beharreko euskara mailaz eta zenbat puntu diren erabakita egoteaz gain, azterketa martxan dago enpresan, eta egin dira dagoeneko froga batzuk.
  • Nafarroako gobernuak euskararen normalizaziorako lanean diharduten enpresa pribatuei esleitutako diru-laguntzetatik kopuru handiena Mapsari zuzenduta joan da aurten.
  • Zabalkunderako eta ikusgarritasunerako eraginkorra izan da hedabideetan Mapsaren presentziaren indartzea (joandako urrian, esaterako, Zer Berri aldizkarian Iñaki Elkano Mapsako Euskara Koordinatzailearen artikulu bat argitaratu zen).

 

Egungo erronkak:

  • Euskara Batzordeko kideak nortzuk diren ezagunago egitea Mapsan. Langile kopuru handia izanda (600 inguru) eta txandaka lan eginda, eta hainbat departamendu izanik, erronka handia da euskararen bueltan lanean diharduten lankideen berri ematea. 
  • Saretze-sistema sendotzea garrantzitsua litzateke Batzordean adostutako egitasmoak enpresako txoko guztietara kalitatez heltzeko.
  •  Harreran lanean diharduten eta euskaraz dakiten pertsonen inertziak aldatzea, euskaraz lan egitea erosoago egiteko tresnak eskainiz.
  • Hizkuntza irizpideak beraien osotasunean ezagutzea eta betetzea enpresako langile guztiek.

 

Bizpahiru adierazle

  • Ezagutza tasa langileen %15ekoa da.
  • Hizkuntza paisaiaren %85etik gora dago ele bitan.
  • Giza Baliabideetatik zein mediku zerbitzutik bideratutako ohar eta inprimakien %90etik gora ele bitan doaz.

Euskaraldia MAPSA

Euskaraldiko aurkezpenean.

Eguraldia
Larunbata 4 Min: 3
Max: 22
Igandea 5 Min: 9
Max: 21
Astelehena 6 Min: 8
Max: 14
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak