Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Euskaltzaindiak eta Euskadiko Kutxak, Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren laugarren liburukia aurkeztu dute
Guztira, 12 liburuki izango ditu Euskararen Herri Hizkeren Atlasak eta paperean zein Euskaltzaindiaren webgunean izango dira eskuragarri.
2010. urteko apirilean argitaratu zituzten lehen bi liburukiak eta iazko maiatzean hirugarrena. Lehen liburukiak ondoko gaiei buruzko 268 mapa ditu: intsektuak, arrainak, narrastiak, txoriak, piztiak, zerua eta eguzkia, eguraldia, elurra eta hotza. Bigarren liburukiak ondoko gaiak jorratzen ditu 241 mapatan: denbora kronologikoa, topografia eta landaretza. Hirugarren liburukiak landaretza eta abereak uztartzen ditu. Ondoko gaiak lantzen ditu 269 mapatan: zuhaixak eta fruituak, baratzekariak, basalandareak, patata, behi hazkuntza, behorrak, ardia eta ahuntza. Aurkeztu berri duten laugarren liburukiari dagokionez, ondoko gaiak ikusiko ditugu: txerriak, hegaztiak, txakurra, erlea, baserria, etxea, teilatu eta zureria, etxearen zatiak eta altzariak.
Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín
Euskararen Herri Hizkeren Atlasa argitaratzen laguntzea ez da Euskadiko Kutxak Euskaltzaindiarekin mantentzen duen harreman bakarra. Iazko apirilean, esaterako, Aita Larramendiren Hiztegi Hirukoitza utzi eta 200 faksimile argitaratu zituen. Orain, faksimilaren kopia zenbakitu bana jaso dute Akademiako kide guztiek.
Euskaltzaindiarekin izandako lehen lankidetza proiektuak 35 urte ditu; hain zuzen, 1977 urtean, Akademiak Euskararen Liburu Zuria (PDF, 10,16 MB) argitaratu zuen, Lankide Aurrezki Kutxak diruz lagunduta. Eta aurrera begira ere, bide beretik jarraituko du, euskara bultzatu eta normaltzeko hartutako konpromisoaren harira.