Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Euskal kooperatibismoa aztergai Udako Ikastaroetan
Publiko orokorrari eskainitako ikastaroa izango da, kooperatibagintzaz jakin mina duen edonorentzat zuzendua. Euskal kooperatibismoa nazioartean erreferentziazko enpresa egiteko ereduaz arituko dira hizlariak. "Euskal kooperatibismoaren historian barrena ibilaldi bat egiten hasiko gara, mugarri garrantzitsuenak azpimarratuz, eta erreferentziazko sektoreak eta Euskadiko ekosistema kooperatiboa ezagutuz. Gure lurraldean erabat errotuta dagoen enpresa-eredua da, askotan gazteek ezagutzen ez dutena, nahiz eta balio jakin batzuekin ezin hobeto identifikatzen diren.Jardunaldiaren amaieran, euskal kooperatibismoak gaur egun dituen erronkak ezagutzeko aukera izango dugu". Horixe izango da, hain justu, helburua.
Jardunaldiaren programa honako hau izango da.
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Patxi Olabarria Furundarena | Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua - presidentea
“Historia del cooperativismo vasco “
- Igor Ortega Sunsundegui | Mondragon Unibertsitatea - irakaslea
“La empresa cooperativa: principios y valores“
- Marta Enciso Santolcides | Deustuko Unibertsitatea - irakaslea
Atsedena
Mahai ingurua: “Kooperatibismoaren etorkizuneko erronkak“
- Aitziber Etxezarreta Etxarri | UPV/EHU - Gezkiko zuzendaria (moderatzailea)
- Patxi Olabarria Furundarena | Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua - presidentea
- Rosa Lavín | KONFEKOOP - presidenta
- Leire Mugerza Garate | MONDRAGON Korporazioa - Kongresuko presidentea
“Modelos cooperativos emergentes“
- Belen Balerdi Ozaeta | Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua - idazkari orokorra