Irakurriena
- 1. KIDEk Berriatuan elkartuko ditu bere produkzio lantoki guztiak 2022 urterako
- 2. Nola egin aurre krisialdi bati kooperatibismotik?
- 3. Mondragon Goi Eskolak diruz lagundutako 70 ikastaro baino gehiago emango ditu profesionalak prestatzeko
- 4. LABORAL Kutxak 87 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2020an, eta kaudimen-lidergoa indartu du
- 5. Euspot lehiaketak “Nekazaritzatik bizi nahi dugu!” izango du hizpide
- 6. IKERLANek “garun” pertsonalizatu bat diseinatu du Pasaban Taldeko makinetarako
- 7. Energia berriztagarria sortzeko kooperatibak sustatuko dituzte KREANek eta Energiaren Euskal Erakundeak
- 8. Rosa Carabel, Eroskiko zuzendari nagusia
- 9. Fagor Ederlanek 1,5 milioi euro bideratu ditu gizarte egitasmoak laguntzera
- 10. Urssa negozioari eusteko ahaleginetan
Euskadiko Kutxak Hizkuntza Eskakizunak garatzeko protokoloa onartu du

Helburuak
Dokumentu eta proiektuaren helburu nagusiak ondoko hauek dira:
- Euskadiko Kutxako hizkuntza eskakizunak zehaztea,
- lanpostu aldaketetan (barne-promozioa, promozioa suposatzen ez duten lanpostu aldaketak, eta birkokapenak) eta kanpoko hautaketetan (hautaketa prozesuak, proiektuak eta praktikak, eta azpikontratazioak) eskakizunak definitzeko jarraibideak ematea
- eta langileak hizkuntza eskakizuna betetzen ez duenean nola jokatu zehaztea.
Entitatearentzat erabilgarria den eta lanpostu baterako beharrezkoa den euskara ulertzeko eta adierazteko, mintzamena eta idazmenari dagozkion ezagutzak eta gaitasunak hartuko dira kontuan. Horretarako, ondoko 4 maila hauetan sailkatuko dira langileak:
- Atarikoa (ahoz minimoa eta idatziz bat ere ez),
- Oinarrizkoa (ahoz eta idatziz oinarrizkoa),
- Ertaina (ahoz eta idatziz ertaina),
- eta Altua (ahoz eta idatziz altua).
Bestalde, lanpostu guztien hizkuntza zehazteko erabiliko diren irizpideak hauek dira:
- harremana (lanpostuak duen harreman sarea, kanpokoekin edo barnekoekin ote den kontuan hartuz),
- irudia (lanpostuak ingurukoentzat duen erreferentzialtasun maila),
- zabalkundea (lanpostuan zenbat lankide edo/eta bezerorengan eragiten duen)
- eta kokapena (eskualde eta herrialdeetako egoera soziolingusitikoa kontuan hartuko da).
Trebakuntza
Hautatutako langileak lanpostuari dagokion euskara profila betetzen ez duenean, eskatutako maila lortzeko trebakuntza plan pertsonalizatu batean ezinbestean hartuko du parte, lortu beharreko maila zein epetan lortu behar duen ondo zehaztuz.
Hala ere, hizkuntzaren konpetentzia honek salbuespenak izango ditu, adinagatik (50 urte edo gehiago izateagatik), sare berritik etortzeagatik (euskara ikasteko epeak malguagoak izango dira) eta Nafarroan bere egoera soziolingustikoagatik (plan berezia diseinatuko da).