Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Euskadiko Kutxak "Euskal ekonomia - 2011rako aurreikuspenak" aurkeztu ditu
Euskadiko Kutxak abenduaren 17an egin zuen Bilbon "Euskal ekonomia- 2011rako aurreikuspenak" txostenaren aurkezpena. Aldagai makroekonomiko nagusientzako aurreikuspenak honako hauek dira:
- Estatuko BPGaren hazkunde-tasa % 0,94koa, EAEkoa % 1,36koa eta Nafarroan % 1,52koa izango dira.
- EAEn eta Nafarroan enplegatu kopurua handituko bada ere, hazkunde-tasa horiek ez dira langabeziaren beherakada nabarmena lortzeko bezain biziak izango. Hain zuzen, Espainiako langabezia-tasa % 19,6koa izango da, EAEkoa % 9,4koa eta Nafarroakoa % 10,6koa.