Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Etxetik lan egiteko aholku osasungarriak
Koronabirusak lan-errutinan dituen eraginen aurrean, Osartenek telelanerako aholku batzuk partekatzen ditu, hau da, etxetik arrakastaz lan egiteko.
- Lanerako espazioa. Garrantzitsua da bulego gisa funtzionatzen duen etxeko eremu bat prestatzea. Ohetik eta sofatik ezer ez. Guneak bulego bat ekarri behar digu gogora. Garbi eta aireztatuta egon behar du, eta argi ona.
- Errutina bat ezarri. Etxean lan egiteak bulegoan lan egitea bezalakoa izan behar du. Ezarri ordutegiak eta bete itzazu. Goiz altxatu, beti ordu berean. Zure gorputzak eta buruak eskertuko dute erregulartasun hori, lanean hasteko orduan egokitzeko.
- Ez lanik egin pijaman. Presta zaitez bulegora joango bazina bezala. Eroso ikusi arren, ez ahaztu zure itxura fisikoa.
- Planifikatu. Lan-denborako blokeak ezari ezazu, eten eta guzti. Teknika asko erabil ditzakezu. Zereginen zerrenda bat egin dezakezu eta denbora jakin bat esleitu bakoitzari.
- Atsedenaldiak egin eta mugitu, kafea hartzera edo paseatzera ateratzeko. Ez lotu atseden horiek Interneten nabigatzearekin.
- Ez distraitu. Arreta galarazteko, planifikatu eguneko zer une erabiliko dituzun telefono-deiak egiteko, helbide elektronikoa kontsultatzeko, wasaps-ei erantzuteko eta sare sozialetan nabigatzeko.
-
Jarri harremanetan zure lankideekin. Mezularitza, posta elektronikoa edo bideokonferentziak. Gaur egun errazagoa da lankide, buru eta bezeroekin konektatuta egotea.
-
Deskonektatu. Etxetik lan egiten duenarentzat lanetik deskonektatzea kostatzen bada, ezarri zure lan-ordutegiaren amaiera eta bete ezazu. Irten etxetik, hitz egin beste pertsona batzuekin, egin ariketa fisikoa edo, besterik gabe, erlaxatu.