Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Etxebizitzen berritze integralerako zerbitzua, Euskadiko Kutxaren eskutik
Euskadiko Kutxak hitzarmena sinatu du LKS, ULMA, Ondoan, Fagor Mueble eta Fagor Confort enpresekin, giltza eskuan zerbitzua eskaintzeko jabekide-elkarteei.
Diagnostikoa eta finantzaketa
Zerbitzuak eskaintzen du: eraikinari diagnostikoa egitea, obra-proiektua, aholkularitza energetikoa, berritze finantzaketa eta dirulaguntzen kudeaketa. Gainera, berritzearen ondorioz zenbat energia aurreztuko den kalkulatuko da, baita inbertsioa zenbat urtetan amortizatuko den ere.
Aurrezki-entitateak finantzaketa ere eskaintzen du, lehentasunezko baldintzetan gainera. % 5,95etik aurrerako interes-tasa, berme pertsonaleko maileguetan. Baldintza horiek LKSk egindako proiektuetan baino ez dira aplikatuko. Baldintzok 2011ko abenduaren 31ra arte egongo dira indarrean.