Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Etorkizuna Eraikiz kapsula Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko kanpusean egon da
Gipuzkoako Foru Aldundiak Mondragon Unibertsitateko ikasleak gonbidatu ditu Gipuzkoaren etorkizunari buruz dituzten kezkak eta proposamenak partekatzera.
Herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz, Etorkizuna Eraikiz kapsula Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko kanpusean izan zen atzo, urriak 14.
Ekintza honen helburua, lurraldeko gazteriarengana hurbiltzea da, 2040an Gipuzkoa nola ikusten duten jakiteko eta proposamenak jasotzeko.

Eider Mendoza gobernantza diputatuak, Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxarekin eta Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusi Carlos GArciarekin batera, kapsula bisitatu zuten Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko kampusean eta kapsularen ekimenean parte hartzera animatu zituzten ikasleak.